Edukira joan

Artaun (Dima)

Koordenatuak: 43°09′15″N 2°44′02″W / 43.15417°N 2.73389°W / 43.15417; -2.73389
Wikipedia, Entziklopedia askea
Artaun
 Euskal Herria
  
Map
Kokapena
Herrialdea Bizkaia
UdalerriaDima
Geografia
Koordenatuak43°09′15″N 2°44′02″W / 43.15417°N 2.73389°W / 43.15417; -2.73389

Artaun Dimako (Bizkaia) iparraldean dagoen auzoa da, mendialdekoa.

Sakontzeko, irakurri: «Bizkaiko Jaurerria»

Arratiako Merindadearen elizatea osatu zuen Erdi Aroan beste zazpi auzorekin batera, Aroztegieta, Olazabal, Indusi, Oba, Bargondia, Bikarregi, Intxaurbizkar eta Lamindao hain zuzen ere. Elizateak 61. jezarlekua zeukan Gernikako Batzar Etxean.

Gaur egun auzoaren izena Artaun den arren, XVIII.mendera arte Arratiagoien bezala izendatzen zen. Mende horretan zehar egin ziren su kontaketetan horrela dokumentaturik eta identifikaturik dago auzunena.

Inguru naturala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artaungo ipar-ekialdean Aramozko mendilerroa zabaltzen da, iparraldean Urtemondo (788 m) eta ekialdean Artaungan (905 m) mendiak dituelarik, besteak beste.

Bestela, mendebaldean Biteriño auzunea eta hegoaldean Bikarregi eta Ugariotz mugakide ditu. Ugarana erdigunerako bidean, azkenik, Azkuenaga tartean dauka, hego-mendebaldean.

  • San Bixenti baseliza.
  • Olazarri baserria.
  • Bolatokia.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa