Arte Modernoaren Astea
Arte Modernoaren Astea | |
---|---|
Mota | arts festival (en) |
Denbora-tarte | 1922ko otsailaren 11 - 1922ko otsailaren 18a |
Kokaleku | São Pauloko Udal Antzokia |
Herrialdea | Brasil |
Antolatzailea | Mario de Andrade, Di Cavalcanti (en) eta Rubens Borba de Moraes (en) |
Parte-hartzaileak | Anita Malfatti Di Cavalcanti (en) Vicente do Rego Monteiro (en) Zina Aita (en) Ferrignac (en) John Graz (en) Oswaldo Goeldi (en) Victor Brecheret (en) Hildegardo Velloso (en) Antônio Garcia Moya Georg Przyrembel (en) Mario de Andrade Oswald de Andrade (en) Menotti Del Picchia (en) Sérgio Milliet (en) Plínio Salgado (en) Ronald de Carvalho (en) Álvaro Moreyra (en) Renato de Almeida (en) Ribeiro Couto Guilherme de Almeida (en) Graça Aranha (en) Heitor Villa-Lobos Guiomar Novaes (en) |
Arte Modernoaren Astea (portugesez: Semana de Arte Moderna) Brasilgo São Paulo hirian 1922ko otsailaren 11tik 18ra bitartean izan zen gertakari kultural bat izan zen. Brasilgo modernismoa izenez ezagutzen den mugimenduaren abiapuntutzat hartzen da. Ekimena São Pauloko Udal Antzokian egin zen.[1]
Ekitaldiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Otsailaren 11tik 18ra, 1922ko Arte Modernoaren Astea izeneko ekitaldi modernista baten egoitza izan zen Udal Antzokia. Ekitaldiaren zazpi egunetan zehar erakusketa modernista bat egon zen eta 13, 15 eta 17ko gauetan musika, poesia eta modernitateari buruzko hitzaldiak izan ziren.
Modernismoak ordura arte izan zuen balio artistiko ororekiko haustura planteatzen zuen; pinturan, literaturan, poesian eta beste arte motetan guztiz berria zen ikuspuntua abordatzea proposatzen zuen. Astean zehar izen ospetsuak eta Brasilgo modernismoaren beste adierazle handi batzuk izan ziren, besteak beste: Mário de Andrade, Oswald de Andrade, Tarsila do Amaral, Anita Malfatti, Menotti Del Picchia, Víctor Brecheret, Heitor Villa-Lobos eta Di Cavalcanti.[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Trías Folch, Luisa (2000). Literatura brasileña. Madril: Síntesis. ISBN 84-9756-446-4.
- ↑ https://www.infoescola.com/artes/semana-de-arte-moderna/