Edukira joan

Asier Altuna

Wikipedia, Entziklopedia askea
Asier Altuna

(2017)
Bizitza
JaiotzaBergara1969ko maiatzaren 4a (55 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria eta gidoilaria

IMDB: nm0023070 Allocine: 187192 Allmovie: p463638 Edit the value on Wikidata

Asier Altuna Iza (Bergara, Gipuzkoa, 1969ko maiatzaren 4a) zinema zuzendaria eta gidoigilea da. 2005ean, bere lehendabiziko film luzea grabatu zuen (Aupa Etxebeste!), Telmo Esnalekin batera.

Halaber, aipatzekoa da Bertsolari bere dokumentala eta Esnalek zuzendutako Urte berri on, amona!, Altunaren gidoiarekin.

Ikastetxe askotan egon da, eta horietako batzuetan argitu duenez, Amama da gehien gustatu zaiona, eta Txotx gehien kostatu zaiona.

Egindako filmak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Big Beñat bideoklipa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fermin Muguruzak, 2001eko korrikarako abestia egin zuenean, garai hartan euskal zineman oso berritzaileak ziren Telmo Esnal eta Kixi-rekin (Asier Altuna) sortu zuen bideoklipa. Modernitatea eta nekazal giroa batera agertzen ziren; adibidez, hasieran Beñat nekazari klasikoak belarra mozten zuen parke teknologiko batean, edo harri-jasotzaileak Fenwick orga batekin jasotzen zuen harria. Globala eta lokala uztartzearen aldeko aldarria erakusten da, baina eredu berrien derrigorrezko ezarpenik gabe ("Uztartzea da bat, bestea ezarpena / Elkartrukatu edo derrigortu ereduak") Janari azkarren kontrapuntuan ("Macdonalizazioa"), urteetan herrietako festetan ibilitako "Saltxitxauto" furgoneta herrikoia azaltzen zen bideoklipean kilometro 0-ko janari gertu eta gozoa eskaintzen.[2]

Zinemako sari edo izendapen hauek jaso ditu:[3]

  • 2016: Nantes-eko zinemaldia. Epaimahai gaztearen saria. Amama (2015)
  • 2016: Golden Apricot Yerevan International Film Festival. Izendapena. Amama (2015)
  • 2016: Monterrey International Film Festival. Audience Award Best International Feature Film. Irabazlea. Amama (2015)
  • 2015: Donostiako Zinemaldia Irizar saria euskal film onenarentzat eta idendapena film onenarenzat. Amama (2015)
  • 2014: Gizarte gaietarako film laburretarako Nazioarteko Jaialdian izendapena. Zela Trovke (2013)
  • 2012: Film Fest Zinemaldian izendapena. Bertsolaria (2011)
  • 2006: São Paulo-ko Zinemaldia Nazioarteko Sari Nagusirako izendapena Telmo Esnalekin. Aupa Etxebeste! (2005)
  • 2006: Goya sariak, (zuzendari berri onena) Izendapena Telmo Esnalekin, Aupa Etxebeste! (2005)
  • 2005: Donostiako Zinemaldia Epaimahai gaztearen saria Telmo Esnalekin. Aupa Etxebeste! (2005)
  • 1998: Malagako zinemaldiko bigarren saria (Film labur onena Telmo Esnalekin). Txotx (1997)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Imaz, Andoni. (2023-09-01). ««Soinuarekin gozatu dut gehien»» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-09-01).
  2. Garitaonandia, Ane. (2022). KORRIKA KANTUZ KANTU: FERMIN MUGURUZA. Hamaika Telebista (Noiz kontsultatua: 2022-03-30).
  3. «Asier Altuna» IMDb (Noiz kontsultatua: 2022-04-01).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]