Askokarpo
Itxura
Askokarpo edo askoma onddo askomizeteen esporokarpo edo gorputz fruitu-emailea da. Hifa antzuek eta barrunbea estaltzen duen himenioak osatua. Bere baitan eratzen dira askuak, estalki babesle batez inguraturik. Formaren arabera, mota nagusiak hauek dira[1] :
- apotezioa: katilu formako askokarpoa, heldutasunera iristean himenioa aire zabalera irekia duena.
- peritezioa: askokarpo itxia, esfera, zilindro edo arrautza formakoa, ostiolo izeneko irekigune txiki bat izaten duena.
- kleistotezioa: askokarpo itxia da. Askosporak heltzen direnean ere, himenioa pareta baten barnean geratzen da.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2013/02/24 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Euskalterm Euskara.euskadi.net