Astaputz-onddo
Astaputz-onddoa | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Boletales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Boletaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Pseudoboletus | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Pseudoboletus parasiticus Šutara, 1991 | |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Boletus parasiticus | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Astaputz-onddoa (Pseudoboletus parasiticus) Boletaceae familiako onddo espezie bat da. Onddo parasito honek bere generoan Scleroderma (astaputz) batean jaio eta garatzen den bakarra izatearen berezitasuna du. Jangarria, baina baliorik gabea.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 3 eta 5 cm arteko diametrokoa; ganbila, hori-oliba kolore ederrekoa edo arre-horixkakoa eta azal belusatua duena, batzuetan arrakalatua lehortea dagoenean.
Tutuak: Motzak, itsatsiak, horiak edo oliba-antzeko kolorekoak.
Poroak: Zabalak, biribilak, hori-sufre kolorekoak hasieran, gorri-ardo kolorez tindatuak gero.
Hanka: Horia, apur bat ildaskatua, zunzduna, goialdean ezkata txikiz pikatua; liraina, kurbatua, puntan amaitzen da parasitatuko astaputzean.
Haragia: Trinkoa, lodia, horia, oso gutxitan urdintzen da tutuen azpian. Usaina ahula eta atsegina du, eta zapore leuna.[1]
Etimologia: Boletus terminoaren etimologia eztabaidagarria da. Parasiticus epitetoa latinetik dator eta parasito esan nahi du. Beste onddo baten parasitoa delako.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jangarria den arren, ez du balio handirik sukaldean.[2]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ez dago nahasterik, bere generoko espezie bakarra baita astaputzen gainean bizi dena.[3]
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Espezie arraro samarra da, udan eta udazkenean garatzen da, astaputzean parasitatuz, batez ere Scleroderma vulgare espeziean.[4]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ipar Amerikako ekialdea, Europa.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 67 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 142 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 493 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 42 or. ISBN 282-0865-4..