August Ferdinand Möbius
August Ferdinand Möbius (ˈmøːbi̯ʊs ahoskatua eta Moebius ere idatzia; Schulpforta, Saxoniako hauteslerria, 1790eko azaroaren 17a – Leipzig, 1868ko irailaren 26a) alemaniar matematikaria eta astronomiako teorilaria izan zen. Geometria eta topologiaren gainean egin zituen lanengatik da batez ere ezaguna. Moebius banda definitzeagatik ere ezaguna da.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1815. urtean Leipzigeko Unibertsitatean irakasle izan zen; geroago haren zuzendaritzapean eraiki zen unibertsitate bereko behatokiaren zuzendari gisa aritu zen. Astronomiaren teoriari buruz 1815. urtean egin zuen De Computandis Occultionibus Fixarum per Planetas izeneko obrak ikaragarrizko arrakasta izan zuen. Matematikari buruzko asmakuntzak, berriz, Crelle's Journal izeneko aldizkarian argitaratu zituen. Geometrian, koordenatu homogeneoak eta dualitate printzipioa landu zituen. Möbius topologiaren sortzailetzat hartzen da; ertz eta alde bakarreko gainazalak aztertu zituen, Möbius-en zerrenda izenez ezaguna dena, besteak beste.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2016-2-26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Artikulu hau Alemaniako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |