Edukira joan

Ausazko musika

Wikipedia, Entziklopedia askea

Ausazko musika konposatzerakoan askatasuna ematen duen musika mota bat da. Konpositoreak, gainerako partaideen esku uzten du obra eta besteek inprobisatu eta abestia ateratzen dute, aldiro desberdina, noski.

Ausazko musikaren interpretazio askatasuna lortzeko, testutxo oso txiki batzuk azaltzen dira, bat-batekotasunari deitzen diotenak. Adibidez: “jo nota bat oso luzea, bukatzean, jo beste nota bat.”

Batzuetan, interpretazioa ikuslegoaren eskuetan uzten da, eta beste batzuetan, ordea, musikagileen esku utzi ohi da.

Mugimendu hau 1960ko hamarkadan sortu zen, eta serialismoaren aurka erreakzionatzen du, musikari, konposatzeko askatasun handiagoa emateko.

Konpositoreak ez du obra guztia osorik idazten, baizik eta musikalariaren esku uzten du inprobisatzea. Horregatik deitzen zaio musika mota honi ausazko musika. Mentura ezaugarri nabarmena izaten 1950 aldera hasi zen.

Konpositoreak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauek dira ausazko musikaren AEBetako eta beste herrialde batzuetako konpositoreetariko batzuk eta beraien obretariko batzuk:

  • John Cage: Music of changes (1951)
  • Karlheinz Stockhausen: Hymmen (1967)
  • Bruno Maderna
  • Franco Donatoni
  • Luis De Pablo
  • Alberto Ginastera
  • Mauricio kagel
  • Pierre Boulez

Ausazko musikaren modalitaterik aipagarrienak hauexek dira:

  1. Metodo mugikorra: Hemen soluzio interpretatibo parekagarriak azaltzen dira gehienbat.
  2. Metodo aldagarria: Metodo honetan inprobisazioa da nagusiki aipatu genezakeena, bera baita metodo aldagarriari bere kutsua eman diezaiokeena.
  3. Work in progress: Metodo honetan, izenak argi esan diezagukeenez, bat-batekotasunaren mailarik handiena lor dezakegu, beraz, inprobisazio maila handia behar da musika mota hau interpretatu ahal izateko.

Modalitate guztietan, musika tresna klasikoei ematen zaie, eta batez ere, pianoari. Baina, beste motatako instrumentuak ere erabiltzen dira modalitate honetan, hala nola, sintetizagailuak, distorsionagailuak eta zinta grabatuak.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]