Basilio Iraola
- Artikulu hau idazle anoetarrari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Iraola».
Basilio Iraola | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Anoeta, 1908ko uztailaren 14a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Lehen hizkuntza | euskara |
Heriotza | Irun, 1986 (77/78 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea |
Izengoitia(k) | Mototxo |
Basilio Iraola Zabalo (Izengoitia: Mototxo ; Anoeta, 1908ko uztailaren 14a - Irun, 1986) Gipuzkoako idazlea izan zen. Apaiz pasiotarra zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Anoetako Bustinaga etxean sortua, haurtzaroa Atiñaga baserrian eman zuen. Apaiztegian hasi eta ikasketak egin zituen Angostoko santutegian, (Araba), Meliden (Coruña eta Deustun (Bizkaian). Gerraren ondorioz, urte askotan ibili zen atzerrian. Irakasle gisa latin eta euskara irakatsi zuen Gabirian. Apaiz pasiotarra ere bazen eta Irungo egoitzako kide zela hil zen.
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Argia eta Redención agerkarietan aurki daitezke haren lan aipagarrienak. Santa Gemaren bizitzari buruzko liburu bat idatzi zuen, 1960an, Elurra ta sua, edo Santa Jema´ren bizitza. Beste liburu batzuk: Eder-ederra... zera, Maria (1951); Lourdes´ko Ama´ren Bederatziurrena; Pelitzisimo Deuna´ren Bederatziurrena; Gabirel eta Jema Deunen Bederatziurrena.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.