Edukira joan

Bharatanatyam

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bharatanatyam
Jatorria
Ezaugarriak

Bharatanatyam Indiako dantza klasiko bat da, inspirazio hindua dauka, eta egun Tamil Nadu den eskualdean sortua. Antzinatik dantzatu izan da Indiako hegoaldeko tenplu eta gorteetan[1]. Indiako dantza klasikoaren zortzi modu ezagunenetako bat da, eta haien artean zaharrena. Erlijio-gaiak eta Indiako hegoaldeko ideia espiritualak adierazten ditu, bereziki shaivismoa, vishnuismoa, shaktismoa, oro har hinduismoari lotutako printzipioak[2][3].

2. mendeko Bharatanatyamaren deskribapen bat Silappatikaram lan epiko tamil zaharrean aurki daiteke. 6. mendetik 9. mendera, tenpluen eskulturek, iradokitzen dute jada garatutako arte fina zela. Bharatanatyam Indiako dantza-tradizio klasiko zaharrena da. Dantza mota hau nagusi izan zen Tamil Nadu zaharrean, eta zenbait liburuk kodetu dute, hala nola Bharat Muniren Natya Shastrak. Bharatanatyam da Tamil Naduko dantza estatala ofizialki.

Bharatanatyam tenplu hinduetan bakarrik egiten zen XIX. n mendera arte. Britainiar gobernu kolonialak debekatu egin zuen 1910ean, baina indiar komunitateak debekuaren aurka protesta egin zuen eta XX. mendean tenpluetatik kanpo ere zabaldu zen jarduera[4]. Bharatanatyamen garai modernoko ekoizpenak India osoan zabaldu eta ezagutarazi dira. Hainbat modutan egin dira, eta jarduera teknikoak, ideia ez-erlijiosoetan oinarritutako dantza eta fusio-gaiak ere sartu dituzte dantzaren eguneraketan[5].

Bharatanatyamek hainbat motatako baniak edo tradizio ditu, dantza teknika eta guru edo eskola baten estilo berezia deskribatzeko erabiltzen den terminoa da. Bani forma gehienak guruaren herrixkaren arabera izendatzen dira (bani batzuk izan ezik).

Bharatanatyam dantza estiloan, dantzariaren goiko gorputz-enbor finkoa nabaritzen da, hankak tolestuta eta belaunak tolestuta, oinetako ariketa ikusgarriekin batera, eta aurpegiko esku, begi eta muskuluen keinuetan oinarritutako zeinu-hizkuntza sofistikatuarekin ere bai. Dantzariarekin batera musika egoten da, eta abeslari bat, eta dantzariaren gurua ere presente egon ohi da, nattuvanar titularekin: emanaldiaren eta artearen zuzendari gisakoa[2]. Dantza, tradizioz, testu hinduetako elezahar mitikoen eta ideia espiritualen narrazio interpretatiboa izan da. Bharatanatyameko errepertorioak hiru mota nagusi ditu: nrita (dantza hutsa), nritya (bakarkako ariketa espresiboa) eta natya (taldeko dantza dramatikoa) ditu[6].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) Williams, Drid. (2004-01). «In the Shadow of Hollywood Orientalism: Authentic East Indian Dancing» Visual Anthropology 17 (1): 69–98.  doi:10.1080/08949460490274013. ISSN 0894-9468. (Noiz kontsultatua: 2022-02-21).
  2. a b (Ingelesez) «bharata natyam | Indian dance | Britannica» www.britannica.com (Noiz kontsultatua: 2022-02-21).
  3. Schechner, Richard. (1985). Between theater & anthropology. University of Pennsylvania Press ISBN 0-585-22479-X. PMC 44955612. (Noiz kontsultatua: 2022-02-21).
  4. (Ingelesez) Dance matters : performing India. 2012, 30 or. ISBN 978-1-136-51612-2. PMC 1063546084. (Noiz kontsultatua: 2022-02-21).
  5. (Ingelesez) Lochtefeld, James G.. (2002). The illustrated encyclopedia of Hinduism. (1st ed. argitaraldia) Rosen, 103-104 or. ISBN 0-8239-2287-1. PMC 41612317. (Noiz kontsultatua: 2022-02-21).
  6. (Ingelesez) Jayakrishnan, Kavitha. (2011-10-05). Dancing Architecture: The parallel evolution of Bharatanatyam and South Indian Architecture. , 25 or. (Noiz kontsultatua: 2022-02-21).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]