Edukira joan

Bicycle Race

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bicycle Race
Queenen, Queenen eta Jasmin Wagner (en) Itzuli musika-lana
Egilea(k)Queen, Queen eta Jasmin Wagner (en) Itzuli
Argitaratze-data1978
IzenburuaBicycle Race
Jatorrizko herrialdeaErresuma Batua
Ezaugarriak
Genero artistikoarock
Hizkuntzaingelesa
DiskoetxeaEMI Records (mul) Itzuli eta Elektra Records
Deskribapena
Honen parte daJazz
Ekoizpena
Ekoizleabaliorik ez
HitzakFreddie Mercury
Bestelako lanak
MusikagileaFreddie Mercury
Queenen, Queenen eta Jasmin Wagner (en) Itzuli kronologia
It's Late Bicycle Race Don't Stop Me Now

Bicycle Race (euskaraz Txirrindu Lasterketa) Queen ingeles rock-pop musika taldearen abesti bat da. 1978ko Jazz diskoan kaleratu zuten.

Musika taldea Frantzian Jazz diskoa grabatzen ari zen bitartean, Frantziako Tourraren etapa baten igarotzea ikusi ondoren, Freddie Mercury abeslariak idatzi zuen.Abestiak 1970eko hamarkadako hainbat pop ikur aipatzen ditu, tartean Star Wars filma, Watergate afera, Peter Pan, Frankenstein, Superman eta Vietnamgo gerra.

Abestiaren bideoklipak bere garaian hautsak harrotu eta zer esana eman zuen, bertan 65 emakume, denak ere modelo profesionalak, Wimbledom estadioko zirkuituan larru gorritan eta txirrindu gainean zebiltzela agertzen baitziren, emakume haietako bat diskoaren azalean agertu zen, baina azaleko bertsioan bikini bat marraztu zitzaion. Herrialde batzuetan bideokliparen zenbait zati zentsuratu ziren, eduki iraingarria edo obszenua zutelakoan.

Taldeak New York hiriko Madison Square Garden aretoan emandako kontzertuan zehar eszenatoki gainean hainbat emakume toplessen eta txirrindu gainean harat-honata zebiltzala izan zituen.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]