Bilbo Zorrozabal
Bilbo Zorrozabal | |
---|---|
Legendarium | |
Argitalpena | |
Sortzailea | J. R. R. Tolkien |
Ageri den obrak | |
Interpretatzailea | ikusi
|
Datu biografikoak | |
Herrialdea | Eskualdea |
Sexua | gizonezkoa |
Egoitza | Zorrozabalenea |
Jarduera | ezpataria |
Familia | |
Aita | Bungo Zorrozabal |
Ama | Belladonna Took |
Senideak | ikusi
|
Familia | Zorrozabal familia |
Bestelakoak | |
Etsaiak | Gollum |
Bilbo Zorrozabal edo Bilbo Baggins (ingelesez: Bilbo Baggins[oh 1]; 2890ko irailaren 22 - ?) J.R.R. Tolkienek Hobbita libururako sortutako pertsonaia bat da. Eraztunen Jauna trilogian ez da asko agertzen, baina bere partaidetza kontuan hartzekoa da. Eraztun Bakarra aurkitu zuen hobbita izan zen.
Frodo Zorrozabalen osaba da, bai aitaren partetik, baita amaren aldetik ere. Aita Bungo Zorrozabal zuen eta ama Belladona Tuk.
Gertaerak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hobbita
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gandalf Grisak eta hamahiru ipotxek Bilboren laguntza behar dute. Erebor mendian ipotxen erregeek beraien altxorrak dituzte, baina Smaug dragoiak bereganatu du mendia; orduan, abenturazale amorratua denez, Bilboren etxera jotzen dute, Komarkan, eta esaten diote beraiekin joateko. Geroago hainbat abentura dituzte elkarrekin. Mendi Lainotuetan orko batzuek eraso egiten dieten bitartean, Bilbo galdu egiten da eta Gollum (Sméagol) aurkitzen du. Berak daukan urrezko eraztun bat lapurtzen dio (ez daki Eraztun Bakarra dela, Sauronek sortutakoa). Ondoren, armiarma eta otso erraldoi batzuk aurkitu eta Ereborren borroka handi gertatzen da ipotx, orko, elfo eta gizonen artean. Eraztunari esker, Bilbo salbatu egiten da eta gero Frodori ematen dio objektua.
Eraztunen Jauna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Istorioaren hasieran Bilbo Komarkan agertzen da, Gandalfekin hizketan. Gero Frodorekin topo egiten du Elronden etxean, eta amaieran, Sauron desagertzen denean, Portu Grisetan Valinora joaten da Frodo, Gandalf eta azken elfoekin.
Bilbo zineman
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Peter Jacksonen hiru filmetan Ian Holmes aktore britainiarrak hartu zuen Bilboren rola. Datozen film berrietan (Guillermo del Tororenak), oraindik ez dago idearik Bilbo izango ote den aktoreari buruz.
Oharrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Hobbita liburuaren itzulpenean -Xabier Olarra eta Sergio Ibarrola- Bilbo Baggins izenarekin agertzen da. Abizenak ere itzultzea erabaki zuten Agustin Otsoa Eribekok Bilbo Zorrozabal erabiltzen du Eraztunen Jaunaren euskarazko itzulpenean. Beste hizkuntzatan ohikoa da abizenak eta leku izenak itzultzea.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
J. R. R. Tolkienen Eraztunen Jauna | |
Filmak: | Eraztunaren Elkartea | Bi dorreak | Erregearen Itzulera |
---|---|
Pertsonaia nagusiak | |
Hobbitak: | Frodo | Sam | Merry | Pippin | Bilbo |
Gizonak: | Aragorn | Boromir | Faramir | Denethor | Theoden | Eowyn | Eomer |
Besteak: | Gandalf | Legolas | Gimli | Arwen | Elrond | Galadriel | Bizarbola |
Etsaiak: | Sauron | Saruman | Suge Mihi | Gollum | Errege Aztia |