Bizkaiko gastronomia
Bizkaiko gastronomia Bizkaiko lurralde historikoko plater eta sukaldeko ohituren multzoa da. Herrialde honetako jaki tipiko batzuek 'Bizkaiko erara' izena dute.[1] Bizkaiko sukaldaritzak barazkiak eta itsaskiak uztartzen dituen errezeta asko ditu. Herrialdeko sukaldaritza-hiriburua bakailaoa hainbat modutara prestatzen den Bilbo hiria da. Bizkaiko sukaldeko ohituren artean, pintxoak nabarmenak dira, oso ohikoak baitira Bilboko eta Bizkaiko beste udalerri batzuetako taberna eta jatetxetan.
Jakiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere ohiko prestakin batzuk nazioarteko sukaldaritzara zabaldu dira, saltsa bizkaitarra, hain zuzen ere. Itsas osagai guztien artean, bakailaoa prestatzeko hainbat era aipatzekoak dira. Bigarren lekuan legatza nabarmentzen da.
Itsaskiak eta haragiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Marmitakoa hegaluze patatekin osagaia duen platera da, Lekeitioko eta Ondarroako eratara. Bakailao eta arrain plateren artean Bizkaiko erara edo Bilboko erara izenondoa duten errezeta asko daude, hala nola, bakailaoa Bizkaiko erara, legatza Bilboko erara, bisigua Bilboko erara, kabratxoa Bilboko erara. Santurtziko sardinak, abestiari esker ezagunak, abuztuan erreta zerbitzatzen dituzte. Angulak Bilboko eran errezeta tradizional ere bada. Itsaskien artean, txipiroiak beren tintan, otarraina Bizkaiko erara, karramarro baten oskolan zerbitzatzen duten txangurrua nabarmenak dira.
Ehiza xeheko haragien artean, galeperrak moskatel mahatsekin daude. Txerri-haragien artean txerri-azpizuna Idiazabal gazta-saltsarekin, babarrun gorriak odolkiarekin eta babarrun zuriak piper txorizeroekin aipatzekoak dira.
Barazkiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Barazkien artean, errezeta nabarmenena menestra Bizkaiko erara da. Lekaleak eltzeko eta erregosieta jaten dituzte. Piperrada oso errezeta herrikoia ere bada. Baba freskoak Bilboko erara ere aipatzekoak dira. Piper beteak Bilboko erara ere prestatzen dituzte. Perretxikoen artean, gibelurdinak ezagunenak dira.
Gozogintza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bilboko kanutiloak kremarekin hostore-masaz egindako azkenburukoak dira. Pastel-kremaz betetzen dira eta azukre-hautsez estaltzen dituzte.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Luján, Néstor; Perucho, Juan. (2003). El libro de la cocina española. Tusquets, 124-136 or..