Blue Lives Matter
Blue Lives Matter | ||
---|---|---|
Datuak | ||
Mota | gizarte mugimendua, hashtaga, manifestazioa eta countermovement (en) | |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak | |
Agintea | ||
Egoitza nagusi | ||
Historia | ||
Sorrera | 2014ko abenduaren 20a | |
webgune ofiziala |
Blue Lives Matter Estatu Batuetako kontramugimendu bat da, segurtasun indarretako kideak hiltzeagatik epaituak eta kondenatuak gorroto-delituaren pean zigortu behar direla defendatzen duena.[1] Black Lives Matter- i erantzunez hasi zen Rafael Ramos eta Wenjian Liu NYPDko ofizialen hilketen ondoren, Brooklyn-en (New York), 2014ko abenduaren 20an.[2]
ACLUk eta beste batzuek kritikatua, mugimenduak Louisianako estatu lege bat inspiratu zuen, polizia, suhiltzaile eta larrialdietako mediku zerbitzuetako langileen kontra ekitea gorroto delitu bihurtuz.[3][4] Lege hori biziki kritikatua izan da gorroto-delituen aurkako legea arraza, sexu-orientazio edo genero-identitatea bezalako ezaugarrietatik kanpo zabaltzeagatik, hautaturiko lanbidea ere sartuz.[5][6] Era berean, polizien aurkako indarkeria gutxitzen ari delako ebidentzia ere erabili da legearen motibazioak zalantzan jartzeko.[7][8]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2014ko abenduaren 20an, Rafael Ramos eta Wenjian Liu ofizialen hilketen harira, segurtasun indarretako kide talde batek Blue Lives Matter sortu zuen poliziaren aurkakoak zirela uste zuten albisteen kontra egiteko.[9][10] Blue Lives Matter segurtasun indarretako kide aktibo eta erretiratuek osatzen dute. Blue Lives Matterreko egungo bozeramaile nazionala Las Vegas Metropolitan Police Departmenteko Randy Sutton tenientea da.[11]
2015eko irailean, Los Angeleseko 100 poliziak baino gehiagok parte hartu zuten Hollywooden Blue Lives Matterren bilkuran, "departamentuari sostengua adierazteko, garai honetan non... hainbat hiritako polizien kontrako segada-hilketek nazio osoko autoritateei setio-sentipena utzi dieten".[12]
Legedia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Louisianak legedia onartu zuen 2016ko maiatzean, zeinak gorroto-delitu egin baitzuen polizia edo suhiltzaileen kontra ekitea. Lance Harris estatuko ordezkariak egina den legedia John Bel Edwards gobernadoreak jarri zuen indarrean. Lege horrek gorroto-delitu larriei 5.000 dolarreko isuna edo bost urteko kartzela-zigorra gehitzea ahalbidetzen du, eta gorroto-delitu arinei, aldiz, 500 dolarreko isuna edo sei hilabeteko kartzela-zigor gehigarria.[4]
Kritika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Blue Lives Matterren kritika batzuek diote norberaren lanak ezin duela inola ere izan arrazak bezainbesteko identitate-zentzu sakona, ez eta elkartasun-iturria izan ere.[13] Beste batzuek diote Beltzen identitatea eta historia etengabe ezabatzeko mehatxupean daudela, poliziek mehatxu horri aurre egin behar ez dioten bitartean.[13][14] Beste kritika-iturri bat da poliziak komunitateetan normalean errespetatzen eta omentzen dituztela; eta, aldiz, hiriguneetako afroamerikarrak lapurrak eta bizkarroiak diren susmopean eduki ohi dituztela.[13][15][16] Azkenik, zenbaitek dio Blue Lives Matterren aldekoek, nahita edo nahi gabe, polizia diskriminatzailearen eta arraza-profilen sistema babesten dutela.[5]
Blue Lives Matter legeak kritikatzen dituzten batzuek diote legeak erredundanteak direla, polizia bat erasotzeak edo hiltzeak polizia ez den bati eraso egiteak baino zigor gogorragoa duelako lehendik ere.
Beste batzuek, esate baterako San Martinvilleko Polizia Buru Calder Hebert-ek, lege horiek atxilotzeari aurre egitea ere gorroto-delitu bilakatuko dutela;[3] horrek kritika eragin du, ezen gorroto-delituetan biktimak bere nortasunean oinarritutako ezaugarriengatik erasotzen baitituzte, hala nola arraza, orientazio sexual edo generoagatik.[5] Amaitzeko, FBIren datuen arabera, polizien aurkako indarkeria eta, oro har, delituak gutxitu egin dira lege horiek gabe ere, eta horien beharra zalantzan jarri dute.[7][8]
«Baserria» saioko polemika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2021eko martxoaren 14an, ETB1eko Baserria saioan Honoring Courage; Blue Lives Matter (Ohore adoreari; Bizitza Urdinek Axola Dute) lelodun jertsea jantzita agertu zen Gontzal Viaga Rodriguez partaidea, eta horrek polemika piztu zuen, sareetan batik bat; bai hark, ertzaina izanik, jertse hura janzteagatik, bai EiTBk beste janzki batzuekin izandako jarrerarekin alderaturik ("Altsasukoak aske" leloa zeramana kasu).[17]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Lynch, Sarah N. (urriak 16, 2017). «"FBI says US police deaths spiked 61% in 2016"» Business Insider. Reuters.
- ↑ (Ingelesez) Dempsey, John S.; S. Forst, Linda; B. Carter, Steven. (2018). A pro-police movement called Blue Lives Matter was established in response to Black Lives matter and to the increasing attacks on law enforcement, which resulted in 63 officer line-of-duty deaths by gunfire in 2016. An Introduction to Policing Cengage Learning, 34 or. ISBN 978-1-337-55875-4..
- ↑ a b (Ingelesez) Craven, Julia. (urtarrilak 23, 2017). «Louisiana Police Chief Shows Why The State's 'Blue Lives Matter' Law Is So Dangerous» Huff Post.
- ↑ a b (Ingelesez) Izadi, Elahe. (maiatzak 26, 2016). «Louisiana is the first state to offer hate crime protections to police officers» Washington Post.
- ↑ a b c Lindsey, Treva B. (irailak 6, 2016). «Why Blue Lives Matter Is Just as Dangerous as White Lives Matter» Complex.
- ↑ (Ingelesez) FBI. Methodology. .
- ↑ a b (Ingelesez) Lartey, Jamiles. (maiatzak 16, 2016). «FBI data showing drop in police deaths undermines 'war on cops' theory» The Guardian.
- ↑ a b Kaste, Martin. (irailak 17, 2015). «Is There A 'War On Police'? The Statistics Say No» NPR.org.
- ↑ (Ingelesez) Berg, Christopher. (ekainak 6, 2016). About Blue Lives Matter. The Police Tribune.
- ↑ (Ingelesez) Blue Lives Matter. "Blue Lives Matter"-en Facebook-eko orria.
- ↑ Newsome, John. (maiatzak 20, 2016). «Blue lives matter' bill set for Louisiana governor's signature» CNN.
- ↑ «Police, Supporters Hold 'Blue Lives Matter' Rally in Hollywood» KTLA.com.
- ↑ a b c (Ingelesez) Russell, Jonathan. (uztailak 9, 2016). «Here's What's Wrong With #BlueLivesMatter» Huffington Post.
- ↑ Riddell, Kelly. (uztailak 29, 2016). «Black Lives Matter and Blue Lives Matter at odds» The Washington Times.
- ↑ (Ingelesez) Lennard, Natahsa. (uztailak 8, 2016). «After Dallas, We Don't Need to Say 'Blue Lives Matter» Rolling Stones.
- ↑ (Ingelesez) Smith, Jamil. (maiatzak 26, 2016). «The 'Blue Lives Matter' Bill Is Bullshit» MTV News (MTV).
- ↑ Lartzanguren, E. (martxoak 15, 2021). «EITBri neurri ezberdinak edukitzea leporatu diote, 'Baserria' saioko kamiseta baten harira» Berria.