Bonar Law
Andrew Bonar Law (Kingston, Kanada, 1858ko irailaren 16a - Londres, 1923ko urriaren 30a) britainiar politikaria izan zen. Erresuma Batuko lehen ministroa izan zen 1922ko urritik 1923ko maiatzera.
Kanadan jaioa, 1870ean Eskoziara joan zen bizitzera. Hamasei urterekin ikastetxea utzi zuen burdingintzan lan egiteko eta hogeita hamar urterekin aberats bihurtu zen. Alderdi kontserbadoreko kide izan zen, eta 1900ean komunen ganberako kide hautatu zuten.
1911tik 1915era oposizioaren buru izan zen eta Irlandako autonomiaren aurka agertu zen. Kolonietako ministro izan zen Herbert Henry Asquithen gobernuan eta Ogasun ministroa David Lloyd Georgeren koalizio gobernuan.
Koalizio gobernua erori ondoren, lehen ministro bihurtu zen 1922ko urrian, eta urte horretako hauteskundeak irabazi zituen. Larriki gaixorik, 1923ko maiatzean dimititu zuen eta urte horretan bertan hil zen.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1858ko jaiotzak
- 1923ko heriotzak
- Brunswick Berriko jendea
- Erresuma Batuko lehen ministroak
- Erresuma Batuko Alderdi Kontserbadoreko politikariak
- Erresuma Batuko presbiterianoak
- Hestegorriko minbiziaren ondorioz hildakoak
- Erresuma Batuko parlamentariak 1922-1923
- Erresuma Batuko parlamentariak 1910
- Erresuma Batuko parlamentariak 1918-1922
- Erresuma Batuko Estatu Idazkariak
- Erresuma Batuko parlamentariak 1906-1910