Edukira joan

Bonba termonuklear

Wikipedia, Entziklopedia askea

Bonba termonuklearra, hidrogenozko bonba edo H bonba fisio nuklear soileko bonbek baino suntsipen ahalmen handiagoa duten bonbak dira. Bonba mota hauen oinarria fusio erregai kopuru handi batetik hurbil fisio nuklearra termonuklear erreakzio baten pizgailu edo sortzaile modura erabiltzean datza, bai eta erregai hori konprimitu eta piztu ahal izateko “erradioazioaren inplosioaren” erabilera ere. Erreakzio honek itzelezko bero eta energia kopurua askatzen du, honek gaur egun dauden bonba moten artean hilkor eta suntsipen ahalmen handienetakoa duena bilakatzen du.[1]

1951an Edward Teller hungariar-estatubatuar fisikariak eta Stanisław Ulam poloniar-estatubatuar matematikariak lehenbizikoz garatu eta diseinatu zuten.

Gaur egun arte leherrerazi den bonba termonuklear boteretsuena 1961ean Sobietar Batasunak Zembla Berrian lehertuarazitakoa izan zen, hain zuzen ere, Igor Kurtxatov sobietar nuklear fisikariak diseinaturiko Tsar Bonba.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]