Jugoslaviako garaian talde bosniarrek ez zuten serbia edo kroaziarren mailarik izan, baina hala ere Ligaren bat eta Koparen bat irabazi zuten, bai eta Mitropa Kopa eta Balkandarren Kopa ere. Hona hemen garai hartako talde ezagunenen palmaresa.
1998: Lehenik eta behin Mostarreko liga eta Sarajevoko ligak jokatu ziren. Ondoren bakoitzeko talde onenak hartu (Sarajevokoan 4 eta Mostarrekoan 2),elkarren artean nahastu eta hiru taldetako bi ligaxka jokatu ziren. Azkenik ligaxka bakoitzeko txapeldunek finala jokatu zuten. Željezničar-ek 1-0 irabazi zion finalean FK Sarajevo-ri.
1999: Hiru eskualdetan banatu ziren taldeak eta ondoren kanporaketak editeko asmoa bazen ere azkenean ez ziren jokatu. Horrela beraz hiru txapeldun izan zren, eskualde bakoitzeko bana; FK Sarajevo, NK Posušje eta FK Radnik Bijeljina.
2000: Bi urte lehenagoko sistema errepikatu zen baina oraingoan finala bi partidatara jokatu zen. NK Brotnjo-k FK Budućnost Banovići gainditu zuen kanpoan 1-1 berdindu eta etxean 0-0 egin ondoren.