Edukira joan

Burtsa-kapitalizazio

Wikipedia, Entziklopedia askea

Burtsa-kapitalizazioa burtsan kotizatzen duen enpresa baten balioaren neurri bat da. Enpresako akzio kopurua une batean akzio bakoitzak duen kotizazioarekin bidertuz kalkulatzen da. Inbertsoreen aurreikuspen eta balorazio subjektiboetan oinarritzen da, eta beraz, ez du lotura zuzenik enpresaren kontabilitate-balioarekin. Enpresa bere tamainaren arabera sailkatzeaz gain, bere burtsako kapitalizazioaren arabera ere sailka daiteke[erreferentzia behar]. Bertan, ohikoenak hiru izan arren, large-cap, mid-cap, eta small-cap, beste hainbat ere erabiltzen dira; ondorengo hauek: mega-cap eta micro-cap,​​ eta nano-cap.

Enpresaren burtsa-kapitalizazioa ondorengo formularekin kalkulatzen da: MC = N * P, non MC burtsa-kapitalizazioa den, N enpresak merkatuan dituen akzio kopuru totala eta P, akzio bakoitzak merkatuan duen balioa.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Ekonomia Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.