Bus Stop
Bus Stop | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1956 |
Izenburua | Bus Stop |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | komedia dramatikoa, film dramatikoa, film erromantikoa eta musika-filma |
Iraupena | 91 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Grabazio lekua(k) | Arizona |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Joshua Logan |
Gidoigilea(k) | William Inge George Axelrod |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Buddy Adler (en) |
Konpainia ekoizlea | 20th Century Fox |
Edizioa | William H. Reynolds (en) |
Ekoizpen-diseinatzailea | Roger K. Furse |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Ken Darby |
Argazki-zuzendaria | Milton R. Krasner |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Arizona |
Historia | |
Jasotako sariak | |
Nominazioak | |
Bus Stop (euskaraz Autobus Geralekua) 1956ko Joshua Logan estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako amodiozko komedia filma bat da. 1955an William Inge antzerkigileak idatzitako izenburu berdineko Bus Stop antzezlanean oinarritua dago. Marilyn Monroe, Don Murray, Arthur O'Connell, Betty Field, Hope Lange eta Eileen Heckart aktoreek antzeztu zuten.
1957ko Gizonezko bigarren aktore onenaren Oscar Sariaren izendapena jaso zuen (Don Murray), nahiz eta azkenean urte hartako saria Anthony Quinn aktoreak Lust for Life ("Bizitzeko Griña") filmean Paul Gauguin frantziar margolariaren antzezpenarengatik irabazi izan zuen.
Bestalde, Film onenaren Urrezko Globo Saria - Komedia edo musikala eta Emakumezko aktore onenaren Urrezko Globo Saria - Komedia edo musikalaren (Marilyn Monroe) izendapenak ere jaso zituen.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Beauregard Decker (Don Murray) haurtzarotik bizia ateratzeko errodeoetan jardun duen eta neska kontuetan inongo eskarmenturik ez duen 21 urtetako cowboy mutil gazte bat da. Halako batean, abeslari eder bat (Marilyn Monroe) ezagutu eta hartaz seko maiteminduko da. Mutil gazteak errodeo munduan behar adina dirua irabazi, ezkodu eta familia bat sortu ondoren arrantxo batean azienda haziz erretiro lasaia hartzeko asmoa duen pentsamolde klasikoa duen gizasemea da, abeslaria berriz multilagun ugari eduki dituen eta nola edo hala Hollywoodeko izar izatea beste asmorik buruan ez duen izaera independientea duen emakumea da. Honela, bi izaera zeharo ezberdinak dituzten eta hasiera batez elkarren artean ezertxo ere elkarbanatzen ez dutela dirudien bikote honen artean gaizkiulertu eta egoera barregarri eta dramatiko ugari jazoko dira, baina era berean eta maiz jazotzen den gisa maitasunak bere lana egingo du.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Marilyn Monroe: Chérie
- Don Murray: Beauregard Decker
- Arthur O'Connell: Virgil Blessing
- Betty Field: Grace
- Eileen Heckart: Vera
- Robert Bray: Carl
- Hope Lange: Elma Duckworth
- Hans Conried: Life aldizkariko argazkilaria
- Casey Adams: Life aldizkariko argazkilaria
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Marilyn Monroe eta Don Murray.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Bus Stop filmaren iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- Bus Stop filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- 1956ko filmak
- Joshua Loganek zuzendutako filmak
- William Ingek idatzitako filmak
- George Axelrodek idatzitako filmak
- Marilyn Monroek antzeztutako filmak
- Don Murrayk antzeztutako filmak
- Arthur O'Connellek antzeztutako filmak
- Eileen Heckartek antzeztutako filmak
- Hope Langek antzeztutako filmak
- Max Showalterrek antzeztutako filmak
- Hans Conriedek antzeztutako filmak
- Edward G. Robinson Jr.ek antzeztutako filmak
- 20th Century Foxek ekoitzitako filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Amodiozko filmak
- Umorezko filmak
- Drama filmak
- Antzezlanetan oinarritutako filmak
- Montanan girotutako filmak
- Utahn girotutako filmak
- Arizonan girotutako filmak
- Road movie filmak