Cassie Sharpe
Cassie Sharpe | |
---|---|
(2015) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Calgary, 1992ko irailaren 14a (32 urte) |
Herrialdea | Kanada |
Bizilekua | North Vancouver (en) |
Familia | |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | École Highland Secondary School (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | eskiatzaile akrobatikoa |
Parte-hartzailea
| |
Cassie Sharpe (1992ko irailaren 14a) Kanadako estilo libreko eskiatzailea da. 2018ko Neguko Olinpiar Jokoetan, Pyeongchangen (Hego Korea) urrea irabazi zuen. 2015eko Munduko Txapelketan zilarrezko domina irabazi zuen Kreischbergeko hodi erdian eta urrea eta brontzea irabazi zituen 2016 eta 2018ko Neguko X Gamesetan .
Karrera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Vancouver uhartean hazi zen eta lehen aldiz 11 urterekin eskiatu zuen bere anaiekin, eta bere familiarekin eskiatzen ikasi zuen ondoren. Bere gurasoek Bumps and Jumps-en apuntatu zuten Mount Washingtonen 2004an. Sharpe kosketan, aireko jauzietan eta estilo libreko jaitsieran lehiatu zen bere lehen urteetan. Geroago, 2012an bere lehen hodi erdiko proba irabazi zuen, eta horrek diziplina horretan zentratzea ekarri zuen.
Sharpek nazioarteko eszenan ospea lortu zuen 2015eko Munduko Txapelketan zilarra irabazi zuenean.[1] Bere jaitsiera eta entrenamenduei buruz honakoa esan zuen: "Azken jaitsieran onena eman nuen eta lan handiz lortutako atal guztiak ongi ateratzea lortu nuen. Hona etorri aurretik Calgaryn entrenamendu ero bat egin genuen eta nire entrenatzaileak harrigarriak izan ziren. Astebetean eskiatzaile hobea bihurtu ninduten eta haiei zor diet nire erregulartasuna".[1] Sharpek bere palmaresa handitu zuen 2014-15 FIS Akrobazia eskiko Munduko Txapelketan urrezko domina lortuz denboraldia amaitzeko.
X Games lehiaketan 2016ko urtarrilean egin zuen debuta eta bertan laugarren postuan geratu zen. Proba horretan 2015eko abenduan gertatu zitzaion bizkarreko estres haustura batekin lehiatzen ari zen, baina X Gamesen ondoren eskaner baten bidez soilik diagnostikatu zioten. Sharpel urrea irabazi zuen Osloko Winter X Games lehiaketan 2016an. Urre honii jarraipena emango zion Munduko Kopako urre batekin Tigneseko (Frantzia) ekitaldian. Tigneseko sailkapen proban lehiatzen ari zelarik, erpurua hautsi zuen eroriko baten ostean. Sharpek erpurua zintatuko zuen eta, geroago, lehiaketan switch-cork 720 bat egin zuen lehen emakumea izan zen. Geroago, ebakuntza egingo zioten lotailua berriro lotzeko eta erpuruan dagoen hezur zati bat kentzeko.
2017-18ko Munduko Kopako denboraldia hasteko Sharpek hodi erdi proba irabazi zuen Cardronan, Zelanda Berrian. Sharpek arrakasta hori 2018ko Neguko Olinpiar Jokoetan mantendu zuen, bere lehen lehiaketa olinpikoan urrea eskuratuz. Sharpe lehena sailkatu zen hodi erdiko finalerako. Domina egunero praktikatzearen ondorio zela aitortu zuen, nahiz eta: 'puntu bat iristen den non "ez dut gehiago entrenatu nahi, ondo pasatu nahi dut' esaten dudala. Baina hala ere dibertigarria da niretzat. Nire lana da gehien gustatzen zaidan gauza." [2] Sharpek Tignesen urrezko domina irabazita amaitu zuen Munduko Kopako denboraldia. Honela komentatu zuen: "Oso ilusioz nago urtea nola joan den ikusita. Lehiaketa bakoitza erronka berri bat zen berez, baina oso pozik nago urtea irabazle orokor gisa bukatzeaz". [3]
2022ko urtarrilaren 24an, Sharpe Kanadako 2022ko Olinpiar taldeko partaide izendatu zuten. [4] [5] Sharpek zilarrezko domina irabazi zuen emakumezkoen halfpipe proban. [6]
Bizitza pertsonala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Douglas Sharpe eta Darcy Sharpe snowboarderren arreba da. [7] Gaur egun, Sharpe Vancouveren bizi da.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b «Cassie Sharpe wins silver in ski halfpipe at worlds» CBC Sports January 22, 2015.
- ↑ «Canada's Cassie Sharpe wins gold in women's ski halfpipe» CBC Sports February 20, 2018.
- ↑ «Canada's Cassie Sharpe's halfpipe gold gives her overall World Cup championship» CBC Sports March 22, 2018.
- ↑ Nichols, Paula. (24 January 2022). «Team Canada adds 24 freestyle skiers to the roster for Beijing 2022» www.olympic.ca/ (Canadian Olympic Committee).
- ↑ Ewing, Lori. (24 January 2022). «Moguls star Kingsbury leads Canada's Beijing Olympic freestyle team» Canadian Press.
- ↑ Boynton, Sean. (17 February 2022). «Canada wins silver, bronze in women’s halfpipe skiing at Beijing Olympics» Global News.
- ↑ «Cassie Sharpe Wins Halfpipe Silver at World Championships» Freestyle Skiing Canada.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1992ko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- Olinpiar Jokoetako dominadunak akrobaziazko eskian
- 2022ko Neguko Olinpiar Jokoetako dominadunak
- 2018ko Neguko Olinpiar Jokoetako dominadunak
- 2022ko Neguko Olinpiar Jokoetako eskiatzaile akrobatikoak
- 2018ko Neguko Olinpiar Jokoetako eskiatzaile akrobatikoak
- Kanadako eskiatzaileak
- Calgarytarrak
- Kanadako urrezko dominadun olinpikoak