Edukira joan

Covilhã

Koordenatuak: 40°17′N 7°30′W / 40.28°N 7.5°W / 40.28; -7.5
Wikipedia, Entziklopedia askea
Covilhã
Portugalgo udalerria
Administrazioa
Herrialdea Portugal
EskualdeaErdialdekoa
Izen ofizialaCovilhã
Posta kodea6200 eta 6201
Geografia
Koordenatuak40°17′N 7°30′W / 40.28°N 7.5°W / 40.28; -7.5
Map
Azalera555,60 km²
MugakideakFundão (en) Itzuli, Belmonte, Guarda (Portugal), Manteigas (en) Itzuli, Seia (en) Itzuli, Arganil eta Pampilhosa da Serra
Demografia
Biztanleria51.797 (2011)
Dentsitatea93 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1186
Ordu eremuaUTC±00:00
Hiri senidetuakRoubaix eta Madalena
http://www.cm-covilha.pt/

Castelo Branco Portugalgo ekialdeko hiria eta Castelo Branco barrutian dagoena. Erdialdeko eskualdeko Cova da Beira azpieskualdean dago. 1.438 km²ko azalera du eta 2011n 51.797 biztanle zituen, erdigunean 34.772.

Serra da Estrela mendizerran kokaturik dago eta udalerrian dago Portugal kontinentaleko punturik garaiena, Torre (1.993m). Hiria bera 450-800 metrotan kokatzen da.

Artzai lusitaniarrek populatu zuten lurraldea eta ondoren erromatarrek Cava Juliana edo Silia Hermínia gotorlekua altxatu zuten.

Mendi arteko toki estrategikoa izanik 1186an Antso I.a Portugalgoak herri forua eman zion eta gaztelu eta harresiak eraiki zituen. 1755eko Lisboako lurrikararen eragina iritsi zen Covilhãraino eta gaztelua behera erori zen.

1763an ehungintza lantegia ezarri zen eta industrializazioaren ondorioz 1870an hiri estatusa lortu zuen. Garai hartan "Portugalgo Manchester" ezizena izan zuen. Lanak erakarrita 1930 urterako 50.000 biztanletara iritsi zen, eta 1960rako 70.000 ere bazituen, inguruko handiena bihurtuz. Dena dela, Portugalgo gerra kolonialen eraginez eta mendialdetik itsasertzeko hirietarako migrazioek biztanleria jeitsi zuten, eta honekin batera Covilhãren garrantzia.

  • Aldeia de São Francisco de Assis
  • Barco e Coutada
  • Boidobra
  • Cantar-Galo e Vila do Carvalho
  • Casegas e Ourondo
  • Cortes do Meio
  • Covilhã e Canhoso
  • Dominguizo
  • Erada
  • Ferro
  • Orjais
  • Paul
  • Peraboa
  • Peso e Vales do Rio
  • São Jorge da Beira
  • Sobral de São Miguel
  • Teixoso e Sarzedo
  • Tortosendo
  • Unhais da Serra
  • Vale Formoso e Aldeia do Souto
  • Verdelhos

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Andre Mariaren eliza.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]