Edukira joan

Cuencako katedrala

Koordenatuak: 40°04′43″N 2°07′44″W / 40.07849°N 2.12901°W / 40.07849; -2.12901
Wikipedia, Entziklopedia askea
Cuencako katedrala
Kultura ondasuna
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Gaztela-Mantxa
ProbintziaCuencako probintzia
UdalerriaCuenca
Koordenatuak40°04′43″N 2°07′44″W / 40.07849°N 2.12901°W / 40.07849; -2.12901
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1183
Erlijioakatolizismoa
ElizbarrutiaRoman Catholic Diocese of Cuenca (en) Itzuli
IzenaMaria
Julian Cuencakoa
Arkitektura
Estiloaarkitektura gotikoa
arkitektura neogotikoa
Ondarea
BICRI-51-0000081
Webgune ofiziala

Cuencako katedrala, ofizialki Santa Maria eta San Julian katedrala, Espainiako Cuenca hiriko eliza nagusia da. Andre Mariari eta bertako gotzain izandako Julian Cuencako sanduari eskainia dago.

Eraikinak Espainiako Kultura Ondasunaren izendapena du. XII. mende bukaerakoa da. Gotiko estiloan altxatu zen, Normandiar arkitekturaren eragin berria jarraituz.

1177ko irailaren 21ean, Alfontso VIII.a Gaztelakoak hiria arabeei konkistatu zien. 1183an bertan apezpiku-egoitza sortu zen. Dirudienez, Gaztelako erregearen emazteak, Eleonor Plantagenet, Henrike II.a Ingalaterrakoa eta Leonor Akitaniakoaren alaba, katedralaren estiloa aukeratzerakoan eragin izan zuen: erregina izan zuen dote barruan, normandiar zaldunen laguntza zuen eta, ezkondu zenean, haiekin Gaztelara joan zen. Garai hartan penintsulako erresuma kristauetan erromanikoa zen estilo arkitektoniko nagusia; normandiarren eraginari esker gotiko estilo berriari ireki ziren,ordea. Ávilako katedralarekin batera Cuencakoa izan zen Gaztelan gotiko estiloan eraiki zen lehenengoa. Zehatz-mehatz Frantziako Champagne aldeko arkitektura eragina ikusten da monumentu honetan. Lanak 1196an hasi ziren, 1257an bukatzeko.

Denbora aurrera joan ahala eta ohikoa den moduan, estilo desberdinek katedralean haien aztarnak utzi zituzten: XV. mendean aldare nagusiaren aldea berreraiki zen; XVI. mendean katedraleko kanpo alde guztia zaharberritu zen; XVII. mendean Sagrarioko kapera egin zen eta, bestetik, fatxada berritu zen, barroko elementuak sartuz. XVIII. mendean aldare nagusia berritu egin zen. Dena dela, gertaera larriena 1902. urtean gertatu zen: elizaren Giraldillo izeneko dorrea erori zen fatxada eta beste elementuak larriki kaltetuz. Fatxada berregin behar izan zen eta horretarako jatorrizko estilo gotikoa imitatu zen, neogotiko estiloa erabiliz. Vicente Lampérez (1861-1923) arkitektoak zuzendu zituen lan horiek. Dena dela, berreraikitzeko lan guztiak ez ziren bukatu zeren eta arkitekto batzuek zaharberritze planteamenduekin ados ez baitzeuden. Gaur egun, oraindik orain, katedrala bukatu gabe dago.

Katedrala gauez.

Eraikin honen elementu garrantzitsuena, zalantzarik gabem haren oinarri normandiarra da. Arkitektura gotikohorrek Soissons, Laon eta Parisko katedralarekin antzekotasunak ditu. Eraikuntza XII. mendean hasi zen gustu erromanikoko aldare nagusiaren aldearekin, bost abside mailakatuekin eta triforiorekin non bost abside mailadunak, transeptua eta hiru habearte ikus daitezke. XIII. mendean lanak aurrera doaz, orduan gotiko estiloan; triforioa leiho zabalekin egiten da. Leiho zabal horiek aingeruen estatuekin daude ornituta eta, goi aldean, okulu batez. Gangak gurutzekoak dira. XV. mendean aldare nagusiaren aldea berritu zen absideko habearte bikoitz eder bat irekitzeko. o xii con una cabecera más bien románica, con cinco ábsides escalonados

Katedralak XII. mendeko klaustro gotiko eder bat izan zuen baina XVI. mendean Quiroga apezpikuak Juan de Herrera pizkundetar arkitektoari beste berri bat egiea agindu zion. Lan horietan, beste artean, Andrés de Vandelvira, Juan Andrea Rodi eta García de Alvarado artistek hartu zuten parte. 1764tik 1766ra José Martín de Aldehueladurantek berriro aldatu zuen.

Ikonografia bitxia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Katedrala ornitzeko lan batzuk Amerikako kolonizazioaren hasierarekin bat egin ziren. Horri esker arkitektura gotikoan ohikoak ez diren elementuak jaso ziren. Cuencako katedralaren ikonografia fantastikoa, mitologikoa eta gizakien errepresentazioan oinarritutakoa da. Tartean landareak sartu ziren eta, benetan, desberdinen duen katedral hau, mendebaldean ezagutzen ez ziren animalien errepresentazioak: dortokak, globo-arrainak, armadiloak... Horrek itxura exotikoa ematen dio XV. mendeko gotiko horri.[1]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. https://web.archive.org/web/20140221121159/http://feelsynapsis.com/jof/004/index.html?pageNumber=40 José María Rodríguez González (2012): Iconografía animal en el medievo. Un mundo singular y único en las arquerías de la Catedral conquense, Journal of Feelsynapsis.JoF. ISSN 2254-3651. 4.zk. 40-50 or.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Cuencako katedrala Aldatu lotura Wikidatan