Edukira joan

Def Con Dos

Wikipedia, Entziklopedia askea
Datuak
JatorriaVigo eta Madril
Musika motaRapcore, Nu metal
Urteak19891999 / 2004
Produkzioa
Diskoetxea(k)Dro East West
Taldekideak
Manolo Tejeringo
Peón Kurtz
Kiki Tornado
J. Al Ándalus
Juanito Sangre
Cesar Strawberry
Informazio gehigarria
www.defcondos.com
Youtube: UCo7Me3U-EcasVGSG913_T3w Spotify: 1O4hqQz2nV0jrlF9VEFBNK Musicbrainz: 677002d6-385c-4c8a-8dc5-9d68d514a32f Songkick: 383151 Discogs: 609185 Edit the value on Wikidata

Def Con Dos 1980ko hamarkadaren amaieran Vigo eta Madril artean sortutako rap metal musika taldea da.

Hasieran Public Enemy, Beastie Boys eta Run DMC taldeen eraginez errapeatzen hasi ziren Siniestro Total taldeko Julián Hernándezek egiten zizkien instrumentalekin. Bere bigarren diskoan, Segundo Asalto, hip hopa zen estilorik nabarmena, baina gitarren soinuak sartzen hasi ziren. Ondorengo diskoetan gitarrek garrantzi gehiago hartu zuten eta taldea rap metal estiloan sartu zen.

Taldearen izenak Pentagonoaren alerta sisteman du oinarria. DEFCON-2 agitazio globala esan nahi du, baina herrialdeen arteko gudarik gabe.

2017ko apirilean, César Strawberry urte bateko kartzela zigorrera kondenatu zuen Espainiako Auzitegi Gorenak. Twitterren 2013 eta 2014 urteen artean terrorismoa goratzea leporatu zioten.[1][2]

Zenbait filmetarako abestiak egin dituzte, Alex de la Iglesiaren Acción Mutante eta El día de la bestia filmeetan entzun daitezke, esaterako.

  • Manolo Tejeringo (Gitarra).
  • Peón Kurtz (Ahotsa).
  • Kiki Tornado (Bateria).
  • J. Al Ándalus (Bajo).
  • Juanito Sangre (Ahotsa).
  • Cesar Strawberry (Ahotsa).
  • Videohistorias Vol.1 Dro East West, S.A. (1995) VHS
  • Videohistorias Vol.2 Dro East West, S.A. (1997) VHS
  • Videohistorias 2005 Dro East West, S.A. (2005) DVD

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]