Delezio
Itxura
Delezioa kromosomaren anormaltasun genetikoa da, kromosomaren zati bat galtzean datzana. Kromosomopatiaren mota bat da.
Delezioa gehien ematen den mutazio kromosomikoa da. Jaioberri batek 7.000en artean izaten du delezio bat, gutxi gorabehera. Galtzen den kromosomaren zatia handia bada gene asko ere galduko dira, delezioak patologia bat sortuz, baita heriotza eraginez ere.
Cri du chat edo katu miauren sindromea, esaterako, giza espeziaren 5. kromosoman gertatutako delezioaren ondorioa da. Atzerapen intelektuala eta negar berezia (katuaren miaurekin antza duena) ditu ohiko ezaugarriak gaitz honek. Prader-Willi sindromea eta Angelman sindromea dira delezioak eragiten dituzten beste gaixotasun batzuk.