Edukira joan

Diana Wynne Jones

Wikipedia, Entziklopedia askea

 

Diana Wynne Jones
Bizitza
JaiotzaLondres1934ko abuztuaren 16a
Herrialdea Erresuma Batua
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaBristol2011ko martxoaren 26a (76 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: birikako minbizia
Familia
Ezkontidea(k)J. A. Burrow (en) Itzuli  (1956ko abenduaren 22a -
Seme-alabak
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaSimmons College Center for the Study of Children's Literature (en) Itzuli
Friends School Saffron Walden (en) Itzuli
St Anne's College
(1953 - 1956)
Hizkuntzakingelesa
Irakaslea(k)C. S. Lewis
J. R. R. Tolkien
Jarduerak
Jarduerakidazlea, haur literaturaren idazlea, eleberrigilea, zientzia-fikzio idazlea eta poeta
Jasotako sariak
Genero artistikoafantasia

IMDB: nm1168510 Find a Grave: 67480918 Edit the value on Wikidata

Diana Wynne Jones (Londres, 1934ko abuztuaren 16aBristol, 2011ko martxoaren 26a) idazle britainiarra izan zen, batez ere haur eta helduentzako fantasiazko eleberriak idatzi zituen eta fikziozkoak ez diren zenbait lan ere sortu zituen.[1] Haren lan ezagunenetako batzuk Chrestomanci eta Moving Castle serietan kokatzen dira.

Diana Jones Londresen jaio zen. Marjorieren (ezkongabe zenean, Jackson) eta Richard Aneurin Jones hezitzaileen alaba izan zen. Bosgarren urtebetetzea bete ondoren, gerra deklaratu zen, eta familiak Galesera egin zuen ihes. Gero, hainbat aldiz aldatu zen, Coniston Water, York eta Londres barne. 1943an, azkenik, Thaxted landa-hirian (Essex) finkatu zen familia. Han, gurasoek hezkuntza-hitzaldietarako zentro bat sortu zuten. Jonesek eta haren bi ahizpa txikiek, Isabelek (geroago Isobel Armstrong irakaslea, literaturaren kritikaria) eta Ursulak haurtzaro babesgabea izan zuten, eta beren kabuz atera ziren aurrera.

Friends School Saffron Walden eskolara joan ondoren, 1953an, goi-mailako hezkuntza hasi zuen, Oxfordeko St. Anne Collegen ingelesa ikasten, eta C.S. Lewis eta Tolkien hitzaldietara joan zen.1956an graduatu baino lehen. Urte horretan bertan ezkondu zen John Burrowrekin, Erdi Aroko literaturako ikertzaile batekin, eta harekin hiru seme-alaba izan zituen: Richard, Michael eta Colin. Londresen denboraldi labur baten ondoren, Oxfordera itzuli zen bikotea 1957an, eta han egon ziren Bristolera bizitzera joan arte, 1976an. Jonesek bere autobiografiaren idatzi zuenaren arabera atea izatea neskatoa zela erabaki zuen. Bere bizitzako azken urteak oso txarrak izan ziren. 2011ko martxoaren 26an hil zen.

Berrogei liburu baino gehiago idatzi zituen, 1973an lehena argitaratu zuenetik. Horrez gain antzerki-lanak ere egin zituen.

  • Changeover (1970)
  • Wilkins' Tooth (1973)
  • The Ogre Downstairs (1974)
  • Dogsbody (1975)
  • Eight Days of Luke (1975)
  • Power of Three (1977)
  • The Time of the Ghost (1981)
  • The Homeward Bounders (1981)
  • Archer's Goon (1984)
  • The Skiver's Guide (1984)
  • Fire and Hemlock (1985)
  • A Tale of Time City (1987)
  • Wild Robert (1989)
  • Black Maria (1991)
  • A Slice of Life (1991)
  • A Sudden Wild Magic (1992)
  • Hexwood (1993)
  • The Tough Guide To Fantasyland (1997)
  • Enna Hittims (2006)
  • The Game (2007)
  • Enchanted Glass (2010)
  • Earwig and the Witch (2011)
  • Reflections On the Magic of Writing (2012)

Album ilustratua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Who Got Rid of Angus Flint? (1978)
  • Yes, Dear (1992)
  • Puss in Boots (1999)
  • Hidden Turnings (1989)
  • Fantasy Stories (1994)
  • Spellbound (1995)

Ipuin laburrak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Mela Worms en Arrows of Eros (1989)
  • Fat Wizard en The Kingfisher Treasury of Witch and Wizard Stories (1996)
  • Little Dot en Firebirds (2003)
  • I'll Give You My Word en Firebirds Rising (2006)
  • JoBoy en The Dragon Book
  • Samantha's Diary en Stories

Ipuin laburren bildumak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Warlock at the Wheel and Other Stories (1984)
  • Stopping for a Spell (1993)
  • Everard's Ride (1994)
  • Minor Arcana (1996) nominada al British Fantasy Award
  • Believing is Seeing (1999)
  • Unexpected Magic: Collected Stories (2002)

Chrestomanci seriea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Charmed Life (1977)
  2. The Magicians of Caprona (1980)
  3. Witch Week (1982)
  4. The Lives of Christopher Chant (1988)
  5. Mixed Magics (2000)
  6. Conrad's Fate (2005)
  7. The Pinhoe Egg (2006)

Howl's Moving Castle seriea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Howl´s moving Castle (1986)
  2. The Castle in the air (1990)
  3. House of Many Ways (2008)

Dalemark Quartet seriea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Cart eta Cwidder (1975)
  2. Drowned Ammet (1977)
  3. The Spellcoats (1979)
  4. Crown of Dalemark (1993)

Derkholm seriea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Dark Lord of Derkholm (1998)
  2. Year of the Griffin (2000)

Magids seriea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Deep Secret (1997)
  • The Merlin Conspiracy (2003)

Espainian argitaratutako liburuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bilduma: Chrestomanciren munduak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Una vida mágica (1977)
  • Las vidas de Christopher Chant (1977)
  • Los magos de Caprona (1980)
  • Semana bruja (1982)
  • El castillo ambulante (Howl´s moving Castle) (1986)
  • El castillo en el aire (The Castle in the air) (1990)
  • La casa de los mil pasillos (House of Many Ways) (2008)

Beste eleberri batzuk

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • La hora del fantasma (Time of the ghost) (1981)
  • Hexwood (1993)
  • La conspiración de Merlín (The Merlin conspirancy: Trick or treason?) (2003)
  • Cristal embrujado (Enchanted glass) (2010)

Ez fikzioa eta poesia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • La guía completa de Fantasilandia (The thoug guide to Fantasyland) (1997)

Biriketako minbizia diagnostikatu zioten Diana Wynne Jonesi 2009an.[2] Urte horretako uztailean ebakuntza egin zioten, eta arrakastatsua izan zela jakinarazi zuten. Hala ere, 2010eko uztailean, Jonesek jakinarazi zuen kimioterapia-tratamendua utzi egin zuela, hark gaixoago sentiarazten baitzuen.[3] 2011ko martxoaren 26an hil zen, 76 urte zituela, minbiziak jota.[4] Senarra, hiru seme-alabak eta bost biloba utzi zituen bizirik.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]