Dietrich Fischer-Dieskau
Itxura
Dietrich Fischer-Dieskau (1925ko maiatzaren 28a, Berlin – 2012ko maiatzaren 18a) alemaniar opera-kantaria eta baritono bat izan zen. Berlinen egin zituen kantu-ikasketak Hermann Weissenbornekin, eta lehen kontzertua Friburgon eman zuen 1947an; 1948an, Berlingo operan abestu zuen. Alemaniako liedari eskaini dizkio ahalegin handienak, baina maisutasun berbera erakutsi du musika barrokoan eta erromantikoan, Mozarten eta Wagnerren operetan, batez ere.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Dietrich Fischer-Dieskau |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.