Dorsal mendikatea
Itxura
Dorsal mendikatea | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mendirik altuena | Teideko Behatokia |
Garaiera | 2.350 m |
Mota | mendikate |
Luzera | 25 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 28°25′00″N 16°25′00″W / 28.41667°N 16.41667°W |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Kanariak |
Probintzia | Santa Cruz Tenerifekoko probintzia |
Uharte bolkaniko | Tenerife |
Dorsal mendikatea, baita ere Pedro Gil Dorsala, Tenerife uhartean dagoen mendikate nagusia da, Kanaria uhartetan (Espainia). Corona Forestal Parke Naturalaren lurrak mendikate honetan daude.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mendikatea Tenerife erdian dago, uhartearen ekialdera. 25 kilometroko luzera du eta batezbesteko garaiera 1600 metrokoa da. Kanaria uhartetako mendikate nagusia da, bai luzera aldetik baita garaiera aldetik ere. Hasieran La Esperanza mendia dago, 750 metrokoa. Uhartearen erdi aldean Teideko Parke Nazionalatik gertu, puntu altuena dago, Izaña Behatokia, 2.350 metrokoa.[1]
Mendikatea orain milioi bat urte sortu zen. Jatorria uhartearen bulkanismoan aurkitu behar da. Kapetan laba metatzen joan zen egungo itxura izan arte.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Las Arenas sumendia, elurtua 2011ko martxoan. Sumendi honek 1525 m. ditu.
-
Pinuak Las Lagunetasen.
-
Corona Forestal Parke Naturalaren Paisaje Lunar ingurua.