Dufour Gaina
Itxura
Dufourspitze | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 4.634 m |
Prominentzia | 2.165 m |
Mota | mendi |
Eponimoa | Guillaume Henri Dufour (mul) |
Geografia | |
Koordenatuak | 45°56′12″N 7°52′00″E / 45.9367°N 7.8667°E |
Mendikatea | Monte Rosa |
Estatu | Suitza |
Suitzako kantonamendua | Valais kantonamendua |
Mendizaletasuna | |
Lehen igoera | 1855eko abuztuaren 1ean, C. Hudson, U. Lauener, C. Smyth, J. G. Smyth, E. Stephenson, M. Zumtaugwald eta J. Zumtaugwaldek. |
Ohiko bidea | arroka/elurra/izotz eskalada |
Dufour Gaina, Dufourspitze (alemanieraz), Pointe Dufour (frantsesez), Punta Dufour (italieraz) edo Piz da Dufour (erromantxeraz) Alpeetako mendia da, Italia eta Suitzako mugan kokaturik. Suitza osoko eta Monte Rosa mendiguneko mendirik altuena da, inguruan Nordend, Grenzgipfel, Zumsteinspitze, Ostspitze eta Signalkuppe azpigailurrak izanik.
Mendiari Guillaume-Henri Dufourren, suitzar injenieroa, omenez jarri zioten izena.
Lehenengo igoera 1855eko abuztuaren 1ean John Birbeck, Charles Hudson, Ulrich Lauener, Christopher Smyth, James G. Smyth, Edward Stephenson, Matthäus Zumtaugwald eta Johannes Zumtaugwaldek egin zuten.