Ekoherrixka
Itxura
Ekoherrixka nahieraz sortutako komunitatea da helburu hauekin: Jasangarritasuna, gizarteratze orekatua, ekologismoa eta ekonomikoki autonomoa. Azken helburua gizarte zoriontsua sortzea da.
Ekoherrixkaren oinarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Giza-eskala: mundu guztia elkar ezagutzen eta komunikatzen da eta komunitatearen garapenean eta zuzendaritzan parte hartzen du. Horrelako komunitateak txikiak izan beharko lirateke, 500 baino biztanle gutxiagokoak.[1]
- Bizitza funtzionaltasun osoa: ikasketak, lana, aisialdia, eguneroko beharrak, dena ekoherrixka barruan egin behar da. Horrek ez du esan nahi kanpoko harremanik ez daudenik; gai asko herrixka gainetik antolatzen dira, esaterako, garraioak, ospitaleak. Utopia: ekoherrixkek osatutako gizartea.
- Izadiarekiko integrazioa: azken buruan bizitza jasangarria da aurrera eraman nahi dena. Horretarako ingurua zaindu eta babestu behar da ahalik eta zabor gutxiago sortzen, eraikuntza bioklimatikoak erabiliz, energia berriztagarriak erabiliz...
Ekoherrixkak Euskal Herrian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaur egun gure herrian Lakabekoa Nafarroan da ezagunena.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez): Global Ecovillage Network.
- (Gaztelaniaz): Red Ibérica de Ecoaldeas.
- (Gaztelaniaz): EcoHabitar aldizkaria.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ David Dickson, Alternative Technology, Fontana, 1974, 140 or.