El laberinto del fauno
El laberinto del fauno (euskaraz 'Faunoaren labirintoa', ingelesezko izenburua: Pan's Labyrinth) 2006ko Guillermo del Toro zinema zuzendari, gidoigile eta ekoizlearen fantasiazko drama filma bat da. Bertan, Ivana Baquero, Doug Jones, Sergi López, Ariadna Gil, Maribel Verdú eta Alex Angulo aktoreek antzeztu zuten.
2006ko maiatzaren 27an Canneseko Zinemaldian estreinatu zen. Filmak 3 Oscar Sari irabazi zituen: Argazkigintza onenaren Oscar Saria (Guillermo Navarro), Zuzendaritza artistiko onenaren Oscar Saria (Eugenio Caballero eta Pilar Revuelta) eta Makillaje onenaren Oscar Saria (David Martí eta Montse Ribé). Bestalde, 3 BAFTA Sari eta 7 Goya Sari ere irabazi zituen.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1944. urtea, Espainiako Gerra Zibila ondorengo garaia. Ofelia (Ivana Baquero) izeneko neskatoa eta haurdun dagoen bere ama Carmen (Ariadna Gil), Carmenen senar berria den Vidal (Sergi López) gudaroste frankistako kapitaina bidali berri duten herrixka batera bizitzera joango dira, Vidal kapitaina gizon zitala da eta ez du neskatoarengatik inongo maitasunik erakusten. Goi-karguek Vidali emandako misioa eskualde hartako mendietan ezkutaturik dauden errepublikar erresistentziako azken kideak akabatzea izango da. Filma honetako beste pertsonaia garrantzitsuak Mercedes (Maribel Verdú) giltzazaina eta Carmenen osasun kaskarraz arduratuko den medikua (Alex Angulo) izango dira. Gau batez, Ofeliak labirinto baten hondakinak aurkituko ditu, bertan fauno (Doug Jones) bat topatuko duelarik, neskatoari iragarpen harrigarria egingo dion izaki bitxia: neskatoa zinez prontzesa bat da, bere odoleko azkenekoa, eta beretarrak duela denbora askotik beraren zain daude. Erresuma magiko horretara itzuli ahal izateko, neskatoak hiru froga gainditu beharko ditu.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ivana Baquero - Ofelia
- Sergi López - Vidal
- Maribel Verdú - Mercedes
- Doug Jones - Faunoa eta gizon zurbila
- Ariadna Gil - Carmen
- Álex Angulo - Medikua
- Manolo Solo - Garcés
- César Vea - Serrano
- Roger Casamajor - Pedro
- Iván Massagué - El tarta
- Gonzalo Uriarte - Frantziarra
- Eusebio Lázaro - Aita
- Paco Vidal - Apaiza
- Juanjo Cucalón - Alkatea
- Lina Mira - Alkatearen emaztea
- Sebastián Haro - Goardia Zibileko kapitaina
- Mila Espiga - Medikuaren emaztea
- Pepa Pedroche - Conchita
- María Jesús Gato - Jacinta
- Ana Sáez - Paz
- Chani Martín - Trigo
- Fernando Albizu - Makinista
- José Luis Torrijo - Bayona sarjentua
- Federico Luppi - Rey
- Pablo Adán - Narratzailea/Faunoaren ahotsa
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- filman webgunea (Ingelesez)
- El Laberinto del Fauno filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- El Laberinto del Fauno filmaren trailer edo iragarkia ikusgai (Gaztelaniaz)
- 2006ko filmak
- Guillermo del Torok zuzendutako filmak
- Guillermo del Torok idatzitako filmak
- Ivana Baquerok antzeztutako filmak
- Ariadna Gilek antzeztutako filmak
- Doug Jonesek antzeztutako filmak
- Sergi Lópezek antzeztutako filmak
- Maribel Verdúek antzeztutako filmak
- Alex Angulok antzeztutako filmak
- Federico Luppik antzeztutako filmak
- Ivan Massaguéek antzeztutako filmak
- Juanjo Cucalónek antzeztutako filmak
- Mario Zorrillak antzeztutako filmak
- Fernando Albizuk antzeztutako filmak
- Alfonso Cuarónek ekoitzitako filmak
- Guillermo del Torok ekoitzitako filmak
- Telecinco Cinemak ekoitzitako filmak
- Espainiako filmak
- Mexikoko filmak
- Argazkigintza onenaren Oscar sariaren irabazleak
- Zuzendaritza artistiko onenaren Oscar sariaren irabazleak
- Makillaje onenaren Oscar Saria irabazi duten filmak
- Errealismo magikoaren filmak
- Beldurrezko filmak
- Drama filmak
- Munstroei buruzko filmak
- Haurdunaldiari buruzko filmak
- Aragoin girotutako filmak
- BAFTA film saridunak