Elena Martín
Elena Martín | |
---|---|
(2022) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Bartzelona, 1992 (31/32 urte) |
Herrialdea | Katalunia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Pompeu Fabra Unibertsitatea : Ikus-entzunezko komunikazio |
Hizkuntzak | gaztelania katalana |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, film-zuzendaria eta gidoilaria |
Parte-hartzailea
| |
Jasotako sariak | ikusi
|
Elena Martín Gimeno (Bartzelona, Katalunia, 1992) kataluniar aktore eta zinema-zuzendaria da.[1][2]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Elena Martín Ikus-entzunezko Komunikazioan graduatu zen 2016. urtean Pompeu Fabra Unibertsitatean, eta Las amigas de Ágata (2015) filmeko protagonista interpretatzean egin zen ezaguna. Kritikari batzuek izen hori edo Agata Belaunalda deitzen diote Film autobiografiko, intimo eta delikatuak fakturatzen dituen, Kataluniako zinemagileen belaunaldi berri bati. Martínek beti egin du lan zinemaren eta antzerki esperimentalaren artean, interpretazioaren eta zuzendaritzaren artean.
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hura ezagutarazi zuen Las amigas de Ágata (2015) filma estreinatu eta hiru urtera, lehen lana, Júlia ist (2017), zuzendu zuen. Film horretan Berlinen Erasmus programa batera joan den Julia bartzelonarra interpretatzen du.[3][4] Filma Pompeu Fabra Unibertsitatean hasi zen karrera-amaierako lan gisa, eta, azkenean, hainbat lehiaketatan lilura sortu eta sariak ere jaso zituen. Besteak beste, Malagako Zinemaldian zuzendari onenaren Zilarrezko Biznaga irabazi zuen, eta Valentziako Cinema Jove Nazioarteko Zinemaldian «Un futuro de cine» saria lortu baitzuen.[5][6]
2019an, Max Grosse-rekin batera, Irene Moray-ren Suc de síndria (Sandia-zukua) film laburra egin zuen. Film horretan esperientzia mingarria bizi izan ondoren, sexualitatea aztertzen du, eta, aldi berean, feminitatearen erretratua da, naturarekin duen harremanetik eta gauza txikien plazeretik hasita.[7] Film labur horrek fikziozko film labur onenaren Goya saria jaso zuen eta film labur onenaren Gaudí saria.[8]
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Izenburua | Pertsonaia | Oharrak |
---|---|---|---|
2015 | Les amigues de l'Àgata | Ágata | |
2017 | Júlia ist | Júlia | Malagako Zinemaldian zuzendari onenaren Zilarrezko Biznaga, eta Valentziako Cinema Jove Nazioarteko Zinemaldian «Un futuro de cine» saria.[5][6] |
2017 | La dona del segle | Consuelo ama eta alaba | [9] |
2018 | Con el viento | Berta | |
2019 | Suc de síndria | Bárbara | Fikziozko film labur onenaren Goya saria jaso zuen eta film labur onenaren Gaudí saria |
2020 | A Stormy Night | Bárbara | [10] |
2020 | Veneno | Charo | Telesaila
Atala: «Acaríciame» |
2023 | Creatura | Europako film onenaren saria Canneseko Errealizadoreen Hamabostaldian (2023) |
Sariak eta aintzatespenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Canneseko Errealizadoreen Hamabostaldian Europako film onenaren saria, "Creatura" (2023) filmarengatik.[11]
- Malagako Zinemaldian zuzendari onenaren Zilarrezko Biznaga Júlia ist lanarekin[6][5]
- Valentziako Cinema Jove Nazioarteko Zinemaldian «Un futuro de cine» saria Júlia ist lanarekin.[5][6]
- Fikziozko film labur onenaren Goya saria, Suc de síndria lanarekin[8]
- Film labur onenaren Gaudí saria, Suc de síndria lanarekin.[8]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Martínez, Beatriz. (28 de abril de 2019). Els meus referents són les meves amigues. .
- ↑ GRL PWR - Elena Martín. 10 de abril de 2018.
- ↑ Cia, Blanca. (16 de agosto de 2018). «“Dirigir no es tener un ego más grande”» El País (Madrid) ISSN 1134-6582..
- ↑ «Institut de Biologia Evolutiva - CSIC UPF (UPF)» www.ibe.upf-csic.es.
- ↑ a b c d «Elena Martín Gimeno | Tabakalera - Donostia / San Sebastián» www.tabakalera.eu.
- ↑ a b c d Elena Martín. 7 des 2017.
- ↑ El corto que explora cómo reconectar con la sexualidad tras un episodio doloroso. 7 de febrero de 2019.
- ↑ a b c Màrquez, Pilar. (21 gen 2020). «7 raons per fugir» i «Suc de síndria», dos treballs rodats al Konvent reben un premi Gaudí. .
- ↑ La dona del segle. .
- ↑ Freire, Juan Manuel. (8 de mayo de 2020). 'A stormy night', o com estrenar la teva primera pel·lícula durant una pandèmia. .
- ↑ «'Creatura' de Elena Martín, premio a mejor película europea en la Quincena de Realizadores de Cannes» europapress 25 de mayo de 2023.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Elena Martín Internet Movie Databaseren webgunean (Ingelesez)