Edukira joan

Espektrometro

Wikipedia, Entziklopedia askea
other_versions=
Espektrometroa

Espektrometro edo espektrografoa erradiazio baten espektroa aztertzeko tresna da. Argia aztertzeko tresna garrantzitsuenetakoa da. Haren bidez, argi-iturri batek igorritako argiaren uhin-luzerak eta maiztasunak neur daitezke, partikulen energia edo masa neurtu, errefrakzio-indizeak mugatu, eta difrakzio-, polarizazio- eta interferentzia-efektuak aztertu. Espektrometroaren bidez erradiazio elektromagnetikoek materian duten eragina ere aztertzen da. Hala, molekula organiko batean dauden funtzio-taldeak ezagut daitezke, konposatu baten analisi kuantitatiboa egin, molekula-loturak aztertu, etab.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]