Edukira joan

Estratu

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Estratuak
Estratu bertikal bat flysch batean

Estratu bat sedimentuak bereizten diren geruzetako bakoitza da geologian, eta estratigrafiak ikertzen ditu[1]. Arroka sedimentario eta eurengandik datozen arroka metamorfikoetan arroka geruzak dute estratu izena hartzen dute. Beste fenomeno geologiko askok ere geruzak sor ditzakete, baina horiek ez dira estratuak (adibidez, metamorfismoan zehar sortzen diren geruzak, konpresio indarren ondorioz). Estratuek garrantzi handia dute mapa geologikoak egiteko, hala nola ustiatu nahi den baliabide baten kokapena aurreikusteko[2].

Estratuak normalean geruza horizontal gisa sortzen dira, estratifikazio geruzek mugatuak, eta hedadura zabala izan ohi dute. Indar ezbedinak direla eta (adibidez, orogenia), estratuak toles eta oker daitezke, hasierako horizontaltasuna galduz. Beheko geruza gazteagoa da goikoa baino. Deskribatzeko oina eta gaina terminoak erabiltzen dira alderik zaharrena eta berriena izendatzeko. Oinak eta gainak bi arrazoirengatik sor litezke: sedimentuen metaketa episodikoa delako (hau da, sedimentuen metaketan eten bat) edo, metaketa jarrai baten kasuan, estilo aldaketagatik (sedimentu ezberdinen erorketaren ondorioz)[3].

Bi gainazalen arteko distantziari lodiera deitzen zaio, eta lodiera mota ezberdinen arabera geruzen sailkapen bat egiten da:

Lodiera Izendapena Azpi-izendapenak
izugarrizkoa masiboa
100 cm baino gehiago oso lodia
100-30 cm lodia
30-10 cm ertaina
10-3 cm mehea
3-1 cm oso mehea
1-0 cm xafla 10-3 mm: xafla lodia
0-3 mm: xafla mehea

Geruzen formak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi geruza mota ezberdintzen ditugu itxurari so eginez: geruza tabularrak (taula itxurakoak) eta geruza lehiarkarak (lente itxurakoak).

Geruza tabularrak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi geruza tabular daude.

Oina eta gaina guztiz planoak izateaz gain, elkarri paraleloak dira. Egurrezko taula baten itxurarekin konpara daiteke.
Oina eta gaina ez dira elkar paraleloak, baina ez dira inoiz elkartuko. Malgukidun lastaira baten itxurarekin konpara daiteke.

Geruza lehiarkarak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sei mota ezberdin daude. Bi gainazalak aipatu behar direnean, izendapena kronologikoki egiten da: hau da, lehenik gainazal zaharrena izendatzen da (oina) eta gero gazteena (gaina).

Oina eta gaina erabat planoak dira eta elkartu egiten dira. Egurra mozteko erabiltzen den ezpal baten edo etzandako piramide baten itxura du.

Plano-ganbila edo Plano-konbexua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Oin planoa eta gain ganbila edo konbexua ditu, eta bi gainazalak elkartu egiten dira. Makila beheraka duen sega baten itxura du.

Ahur-planoa edo Konkabo-planoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Oin ahurra edo konkaboa eta gain planoa ditu, eta hemen ere, bi gainazalak puntu batean elkartzen dira. Kasu honetan, geruzak makila goraka duen sega baten itxura du.

Ahur-ganbila edo Konkabo-konbexua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Oina ahurra du eta gaina ganbila, eta elkar topatzen dute bi puntutan. Begi baten itxura du; plater bat beste baten gainean alderantziz jartzen dugunean bezala.

Etena ez jarraia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Geruzaren zati batzuk soilik geratzen dira. Lurrak erdi estalitako lerrokatutako arroka luzeen itxura dute.
Geruza batek xaflak ukan ditzake barnean. Mineral xafla hauek gainazalekiko ez badira paraleloak, barne geruza gurutzatua dugula esaten da. Itxura, marra diagonaldun koaderno edo kahiera batenaren antzekoa da.

Irudi galeria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Salvador, Amos, ed. (1991). The geology of North America. Plates: Vol. J. The Gulf of Mexico Basin [Ed. by Amos Salvador. ] The Geological Society of America ISBN 978-0-8137-5216-7. (Noiz kontsultatua: 2023-12-21).
  2. (Ingelesez) Murphy, Michael A.; Salvador, Amos. (1999-12-01). «International Stratigraphic Guide — An abridged version» Episodes Journal of International Geoscience 22 (4): 255–271.  doi:10.18814/epiiugs/1999/v22i4/002. (Noiz kontsultatua: 2023-12-21).
  3. Neuendorf, Klaus K. E., ed. (2005). Glossary of geology. (5. ed. argitaraldia) American Geological Inst ISBN 978-0-922152-76-6. (Noiz kontsultatua: 2023-12-21).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]