Edukira joan

Et Incarnatus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Et Incarnatus
Datuak
Musika motamusika klasiko
Urteak1996
etincarnatus.eus…

Et Incarnatus 1996an eta Gipuzkoan sortutako ganbera orkestra bat da, Felipe Gorriti musikagilearen omenez. Migel Zeberio musikaria taldearen zuzendaria da.

Musika estilo ugari jorratu dituzte hasieratik eta askotarikoak izan dira elkarlanak, besteak beste Iñaki Salvador, Hertzainak, Benito Lertxundi, Natxo de Felipe, Mixel Etxekopar, Phil Woods eta Noarekin. Tolosako Abesbatza Lehiaketa, Musika Hamabostaldia eta Donostiako Jazzaldia dira izen handiko musika jaialdiak non parte hartu izan duten.

  • "Eguberri umama"
  • "Erkki pohjola"
  • "Ibia"
  • "San Fermin"
  • "Troika"
  • "Txoriei"
  • "Xomorroak"

"Urmuga" mendiak eta musika uztartzen dituen proiektua da, Felipe Uriarte mendizaleak eta Migel Zeberiok aurrera eraman zutena 2020ko uztail eta abuztu artean. Valle de Angulotik (Burgos) Hiru Erregeen Mahaiaraino egindako ibilaldia izan zen, Hego Euskal Herria zeharkatuz, Kantauriar eta Mediterranear isurialdeak banatzen dituen lerroari jarraituz. Mendi ibilaldiarekin batera, 9 musika kontzertu antolatu zituzten 19 egunetan zehar.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]