Eugène Guillevic
Eugène Guillevic | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Eugène Alphonse Marie Guillevic |
Jaiotza | Carnac, 1907ko abuztuaren 5a |
Herrialdea | Frantzia |
Lehen hizkuntza | bretainiera |
Heriotza | Parisko 5. barrutia, 1997ko martxoaren 19a (89 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa bretainiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta eta itzultzailea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Izengoitia(k) | Guillevic |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | katoliko ez-elizkoia |
Alderdi politikoa | Frantziako Alderdi Komunista |
Eugène Guillevic (Carnac, Morbihan, Bretainia, 1907ko abuztuaren 5a - Paris, Frantzia, 1997ko martxoaren 19a) bretainiar poeta izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Surrealismoaren kontrako sutsua izan zen. 1942an argitaratu zuen lehenengo poema-bilduma, Terraqué (1942, Lurbira). Bere idazkera zehatza eta metafora ororen kontrakoa zen, etsipenaren hurbilekoa zenbaitetan, Bretainiaren oroitzapenez beteta sarritan: Exécutoire (1947, Betearazlea), Gagner (1949, Irabazi), Carnac (1961).
1943. urtean alderdi komunistako kide egin zen, eta orduz geroztik, bere ideia politikoak nabarmen agertu ziren bere lanetan: Trente et un sonnets (1954, Hogeita hamaika soneto), L'Âge mûr (1955, Adin heldua). Idazketa itxiagora itzulirik, japoniar haikuaren oso hurbilekoa askotan, hainbat bilduma argitaratu zituen: Sphère (1963, Esfera), Avec (1966), Euclidiennes (1967, Euklidearrak), Ville (1969, Hiria), Inclus (1973, Barne), Trouées (1982, Irekiguneak), Requis (1983, Beharrezko), Autrefois (1984, Behinola) eta abar.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Eugène Guillevic |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.