Euskal tipografia
Datuak | ||
---|---|---|
Sorrera data | Tradiziozkoa | |
Aldaerak | ugari | |
Adibidea | ||
Euskal tipografia gehienetan euskal gaiak adierazteko erabiltzen den letra-tipo multzoa da, sarritan gorputz sendoa duena. Jatorria harrizko hilarrietan eta zurezko etxe-altzarietan zizelkatutako letra tipoa du.
Erabilera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal tipografia idazkunak egiteko soilik erabili ohi da, hori baitu jatorria. Gainera, idazkun jatorri hori dela eta (erromatar alfabetoan jatorria duena), letra larriak baino ez ditu. Sarritan ikus daiteke saltoki eta jatetxe-tabernen izenetan, eta euskal jatorriko produktuetan. Batzuetan, trafiko seinaleetan ere ikus daiteke, hala nola kale-plaketan edo trafiko seinaleetan (A-8 autobideko seinale zaharretan kasu).
Sarri gorputz sendoa duenez, oso gutxitan erabiltzen da testu luzeetan, irakurketa zaildu baitezake.
Tipografia motak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Badira testu prozesadoreetarako eskuragai dauden hainbat euskal tipografia. Horien artean daude:
- Haritzaga
- Karako
- Ostoak
- Sculpture
- Classic
- Emakhor
- Etxeak
- EuskaraOld
- Gernika
- Irouleguia
- Kaxko
- Koldako
- Navarre
- Bilbao
- Urkiola
Ikus gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |