Eztabaida:Arturo Kanpion
Arturo Campión ala Arturo Kanpion?
[aldatu iturburu kodea]Gai hori dela eta, Patx lankideak arrazoi hauek eman ditu nire eztabaida orrian:
« | Arturo Kanpionek berak "Kampion" idazten zuen euskaraz (http://www.euskomedia.org/PDFAnlt/reveus/04353364.pdf) eta (http://meta.gipuzkoakultura.net/handle/10690/68424). Bai eta zembat eta zembait (91. orrialdean), kampoan, kampora eta kamporat (297. orrialdean) bere "Gramática de los cuatro dialectos literarios de la lengua euskara" (http://www.archive.org/stream/gramticadelosc00camp#page/n5/mode/2up). Gaurko euskarazko grafiaz "Arturo Kanpion" da.
EIMAren izen zerrendetan "Arturo Campión" agertzen da, baina hau beren arauen kontra doala iruditzen zait:
(Kasu honetan berez "Campion" italiako deitura da, "Kampion" XIX. mendeko euskarazko egokitzapena da eta "Campión" gaztelaniazkoa).
("Campion" deiturak italieraz ez dauka azentu grafikorik eta Arturo Kanpionek azenturik gabe idatzi zuen euskaraz).
("Arturo Kanpion" idazten zuten bere garaiko euskarazko idazleek: Larreko (Pablo Fermin Irigarai), Jose Agerre, Damaso Intza, Alfonso Maria Zabala, Santiago Onaindia, Yon Etxaide, Gregorio Mujika, Norbert Tauer, Lino Akesolo, Basile Joannateguy, Jose Mari Satrustegi, Euskaltzaindia 1934.ean (Iruñan, KANPION jaunaren etxean, 1934-ko Orrilaren (maiatzaren) 23-an) eta abar.) |
» |
Nire iritzira, oso arrazoi sendoak dira, eta, kontrako arrazoirik aurkezten ez bada, «Arturo Kanpion» idazkera hobetsi behar litzateke euskal Wikipediarako. --Xabier Armendaritz 2012-02-26, 12:31