Eztabaida:Keinu hizkuntza
zeinu hizkuntza ala keinu hizkuntza?
[aldatu iturburu kodea]Beno, iradokizun bat besterik ez:
Esango nuke, eta ez naiz bakarra, euskaraz "keinu-hizkuntza" esatea dela naturalena, zeren eta "zeinu" hitzak adiera zabalagoa baitu. Izan ere, hizkuntza guztiek "zeinuak" dituzte, akustikoak izan edo ez. Beraz, gormutuek eta haiekin komunikatzen dakitenek "keinuak" erabiltzen dituzte ("zeinu" mota jakin bat, akustikoa ez dena).
Erreferentzia gisa, Itziar Laka hizkuntzalariak Ibon Sarasolaren artikulutxo bati erantzundakoa izan liteke:
Itziar Laka: "keinu-hizkuntza" http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1132333369.
Mezu hau 62.99.5.118 IP helbidetik idatzi da.--Assar; (erantzun hemen) 10:38, 2 azaroa 2012 (UTC)
- Zuk aipatzen duzun mezu-truke horren ondoren Sarasolak argitaratutako Zehazki hiztegian beste gauza bat dio, hemen. "Gormutuen hizkuntza". Hala ere, "gormutu" ez da ageri Hiztegi Batuan, baina bai "gor-mutu".--Assar; (erantzun hemen) 10:38, 2 azaroa 2012 (UTC)
- Bat nator guztiz lankide anonimoarekin: artikuluan aipatzen den kontzeptua «keinu» izenak adierazten du, zehatz-mehatz, eta ez «zeinu» izenak. Ikus Zehazki hiztegian bertan («seña» sarrera):
- • hacer señas (a alguien), (norbaiti) keinuak egin: haciendo señas, keinuka.
- • por señas, keinuka, keinuz.
- Bestalde, gor-mutuen hizkuntza keinu hizkuntzetako bat da, bi kontzeptu horiek ez dira sinonimo. Halaxe agerrarazi dut artikuluko lehenengo paragrafoan. --Xabier Armendaritz 2012-11-02, 11:32 (Eguzk.)
- Bat nator guztiz lankide anonimoarekin: artikuluan aipatzen den kontzeptua «keinu» izenak adierazten du, zehatz-mehatz, eta ez «zeinu» izenak. Ikus Zehazki hiztegian bertan («seña» sarrera):
Kaixo: "Zeinu" eta "keinu" arteko eztabaida honetan ene ustez lehentasuna izen ofizialak izan beharko luke eta hori "zeinu hizkuntza" da. Eta zergatia hauxe izango litzateke: zeinu hizkuntza, edozein hizkuntza moduan, zeinu linguistikoak erabiltzen ditu eta ez keinuak. Keinuak mimikakoak izango lirateke baina zeinu hizkuntzan zeinu bakoitzak arbitrarioa da, komunitate linguistikoak onartutako bere adierazlea eta bere adierazia ditu, hizkuntza guztiak moduan. Eta interpretatzeko garaian keinuen ulermenaren bidez saiatuko bagina oso gutxi ulertuko genuke, keinuak ez direlako. Keinu hizkuntza, gainera, modu peioratiboz ulertu egiten da. Ez da gauza bera "keinuak egitea", hori edozeinek egin dezake, eta "zeinuak sortzea", hori bakarrik hizkuntza hori dakitenek ahal dute egin, gormutuak eta gormutuak ez direnak: zeinu hizkuntza erabiltzeko ez da beharrezkoa mutua izatea; gorrek ere erabiltzen dute eta gero eta gehiago entzuteko oztoporik ez duten pertsona askok.
Besarkada batez: -Joxerra (eztabaida) 21:20, 9 abendua 2012 (UTC)
- Joxerra: zeinu hizkuntza, ordea, hizkuntza guzti-guztiak dira, hizkuntza guztiek dituztelako zeinuak. Hizkuntza batzuetan, ordea, keinuak dira balio semantikoa adierazteko bide nagusia, eta horregatik dira keinu hizkuntzak. Artikuluaren izenburua zeinu hizkuntza baldin bada, gizakiaren hizkuntza guztiak sartzen dira hor. --Xabier Armendaritz 2012-12-10, 08:40 (Eguzk.)
Beraz, ofizialki ere aldatu beharko da? Oker zabiltza. Agur. -Joxerra (eztabaida) 09:00, 10 abendua 2012 (UTC)
- Non dago artikulu honetan aztergai diren hizkuntzei zeinu hizkuntza izena jartzeko erabaki ofiziala? Eskertuko nuke iturriak aipatzea.
- Kontuan izan, betiere, gaztelaniazko signo izenak hainbat itzulpen dituela euskaraz: keinu, ikur, seinale... Eta signo hori gaztelaniazko seña izenaren sinonimo denean (gaztelaniaz artikuluak «Lengua de señas» du izena), gaur egungo hiztegi nagusiek euskaraz ematen duten baliokide bakarra, testuinguru horretan, keinu dela. --Xabier Armendaritz 2012-12-10, 09:13 (Eguzk.)
Euskaltermen begiratu dut eta zeinu-hizkuntza agertzen da, baina ez keinu-hizkuntza. Aldatu beharko genuke, ezta? -Theklan (eztabaida) 08:29, 23 urtarrila 2024 (CET)