Ferdinand Alquié
Ferdinand Alquié | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Ferdinand Jean Baptiste Alquié |
Jaiotza | Carcasona, 1906ko abenduaren 18a |
Herrialdea | Frantzia |
Lehen hizkuntza | frantsesa |
Heriotza | Montpellier, 1985eko otsailaren 28a (78 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Pariseko Letren Fakultatea 1950) doctorate in France (en) Lycée Louis-le-Grand (en) |
Hezkuntza-maila | doctorate in France (en) |
Doktorego ikaslea(k) | Jacques Natanson (en) Gérard Simon (mul) Jean-Luc Marion (mul) François Marty (en) |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | filosofoa eta professeur des universités (en) |
Enplegatzailea(k) | Pariseko Letren Fakultatea Montpellierreko Unibertsitatea Parisko Unibertsitatea I - Panthéon-Sorbonne Lycée Louis-le-Grand (en) Collège-lycée Jacques-Decour (en) Lycée Condorcet (en) École normale supérieure |
Jasotako sariak | ikusi
|
Influentziak | Platon, René Descartes eta Immanuel Kant |
Kidetza | Académie des sciences morales et politiques |
Ferdinand Alquié (Montpellier, Frantzia, 1906ko abenduaren 18 - Montpellier, Frantzia, 1985eko otsailaren 28a) frantses filosofoa izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Alquiéren pentsamenduaren arabera, filosofiaren garapen progresiboa ezinezkoa da. Hala ere, horrek ez du esan nahi historian zehar egin diren saio filosofikoak alferrekoak izan direnik, baizik eta filosofoarengan edo gizaki arruntarengan gauzatzen den izakiarenganako itzulera ahalbidetu dutela, etengabeko nostalgia gisa, itzulera hori, funtsean, norberaganako itzulera delako. Izakiarekiko funtsezko lotura hori posible da, izaki hori ez delako kontzeptu edo abstrakzio hutsa, konkretua den guztiaren eta bizidun guztien batura baizik. Horretaz gainera, Alquiék betikotasunera itzultzearen inguruko gogoeta egin du. Zenbait filosofia-sistema aztertu ditu izakiarenganako itzuleraren ikuspuntutik. Aipagarria da Descartesen pentsamenduaz egin duen analisia; Alquiéren esanean, cogito kartesiarra ez da ebidentzia edo arrazoibide bat, benetako esperientzia ontologikoa baizik.
Lan nagusiak hauek ditu: Notes sur les principes de la philosophie de Descartes (1933, Descartesen filosofiaren oinarriei buruzko oharrak), Le désir d´éternité (1943, Betikotasun-nahia), Solitude de la raison (1966, Arrazoiaren bakardadea) eta Le cartésianisme de Malebranche (1974, Malebrancheren kartesianismoa).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.