Edukira joan

Flatulista

Wikipedia, Entziklopedia askea
Le Pétomane, benetako izenez, Joseph Pujol, Moulin Rougeko flatulista. 1900eko filme hau Edison Studiosek egin zuen, 1900eko Parisko Esposizio Unibertalerako.

Flatulista edo puzkerti profesional bat puzkerrak modu kreatiboan, musikalean edo barregarri batean egitean oinarritzen den espektakulua egiten duen pertsona da, askotan komediante gisa hartua[1].

Antzinaroa eta Erdi Aroan flatulistak baziren, euren intestinoko haizearekin erritmo eta tonalitate ezberdinak egin zitzaketenak. San Agustinek De Civitate Dei lanean (14.24) aipatzen ditu artista batzuek "euren popan hainbeste agindu dezakete ezen haizea modu kontinuo batean bota dezaketen nahieran, abesten daudela iradokiz"[oh 1][2]. Juan Luis Vivesek 1522an San Agustinen lanaren aipamen batean esaten du halako ekintza ikusi zuela eta Michel de Montaignek ere entsegu btean.

Irlandan Erdi Aroan zeuden flatulistak braigetoír deitzen ziren. Musikariekin batera aipatzen dira XII. mendeko Tech Midchúardan, Tarako muinoaren eskema batean aipatzen direnez. Entretenimendu gisa, flatulista hauek behe-mailakoak ziren, bardoak, filiak eta harpa-jotzaileek (era literalean) maila gorenekoak ziren bitartean.[3][4]

XIII. mendeko ingelerezko Liber Feodorum (Prezioen/Ordainketen Liburua) liburuan ere aipatzen da flatulista bat: Roland Puzkertia. Urtero, Suffolkeko konderrian dagoen Hemingstone etxaldean bizitzeagatik Henrike II.a Ingalaterrakoari Gabon egunean "Unum saltum et siffletum et unum bumbulum" egin behar zion, hau da, "salto bat, txistu bat eta puzker bat"[oh 2][5]. XIV. mendeko Piers Plowman poema alegorikoan agertzen den Activa Vita petsonaiak aipatzen ditu animatzaile on batek izan behar dituen abileziak, tartean puzkerrak botatzea agertzen delarik, ipuin-kontalaritza, musika jotzea edo harpa-jotzearekin batera[6]. Poemak aipatzen duenez: "Niri dagokidanez, ezin dut danborra edo tronpeta jo, ezta txisterik egin, ezta puzker barregarririk bota jaietan, ezta harpa jo".[oh 3]

Japonian, Edo aroan zehar, flatulistak heppiri otoko (japonieraz: 放屁男) deitzen ziren, literalki "gizon puzkertiak".

Aro Modernoaren hasierarekin espektakulu mota hau galbidean sartu zen, debekuekin eta ohitura aldaketekin[5]. Hala ere, izan dira ondoren beste flatulista ezagun batzuk. Horietako bat katalan jatorriko Joseph Pujol izan zen, Le Pétomane izen artistikoarekin ezaguna. 1880ko hamarkadan gaitasun hau zuela aurkitu eta 1887an espektakulu bat montatu zuen Marseillan. 1980an Moulin Rougen debutatu zuen, espektakulu oso famatu batekin. Bertan ipurtzulotik gomazko tutu bat sartuta O sole mio eta Marseillesa jotzen zituen okarina batekin[7]. Ondoren, Au clair de la lune jotzen zuen txirulatxo batekin. Bere espektakulura joan ziren Eduardo VII.a Erresuma Batukoa, Leopoldo II.a Belgikakoa eta Sigmund Freud, besteak beste[8]. Salvador Dalík ere ikusi zuen bere antzezpena eta "inoiz existitu den artistarik handiena" zela esan zuen, Rafaelekin alderatuz[9].

1990ko hamarkadan Mr. Methane izeneko umorista famatu egin zen, hainbat saiotan agertuz, adibidez The Howard Stern Show. 2009an Britain's Got Talent saioan aurkeztu zen, bi minutuz Danubio Urdina puzkerrekin joz.[10]

  1. Nonnulli ab imo sine paedore ullo ita numerosos pro arbitrio sonitus edunt, ut ex illa etiam parte cantare videantur
  2. Seriantia que quondam fuit Rollandi le Pettour in Hemingeston in comitatu Suff', pro qua debuit facere die natali Domini singulis annis coram domino rege unum saltum et siffletum eta unum bumbulum, que alienata fuit per particulas subscriptas.
  3. Ac for I kan neiþer taboure ne trompe ne telle no gestes
    Farten ne fiþelen at festes, ne harpen,
    Iape ne iogele ne gentilliche pipe
    Ne neiþer saille ne saute, ne synge wiþ þe gyterne

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Brown, Garrick H.S.. RETRO: Le Pétomane. (Noiz kontsultatua: 2017-06-22).
  2. Augustinus Hipponensis - De Civitate Dei. (Noiz kontsultatua: 2017-06-22).
  3. M.,, Collinson, Francis. (1975). The bagpipe : the history of a musical instrument. ISBN 0710079133..
  4. John), Fletcher, Alan J. (Alan. (2000). Drama and the performing arts in pre-Cromwellian Ireland : a repertory of sources and documents from the earliest times until c. 1642. D.S. Brewer ISBN 0859915735..
  5. a b (Ingelesez) Allen, V.. (2010-05-24). On Farting: Language and Laughter in the Middle Ages. Springer ISBN 9780230109063. (Noiz kontsultatua: 2017-06-22).
  6. Meredith, Peter. (1998-01-01). «The professional travelling players of the fifteenth century: myth or reality?» European Medieval Drama 2: 21–34.  doi:10.1484/j.emd.2.300900. ISSN 1378-2274. (Noiz kontsultatua: 2017-06-22).
  7. (Ingelesez) The Straight Dope: Did a French vaudeville star once specialize in trained flatulence?. (Noiz kontsultatua: 2017-06-23).
  8. (Ingelesez) Begone with the Wind 1. 2001-09-20 (Noiz kontsultatua: 2017-06-23).
  9. El Petoman catalá. CatRadio.
  10. Britain's Got Talent. (Noiz kontsultatua: 2017-06-25).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]