Frontera Films Irun
Frontera Films Irun | |
---|---|
Datuak | |
Mota | zinemako produkzio-etxea |
Jarduera sektorea | zinemagintza |
Herrialdea | Espainia |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Historia | |
Sorrera | 1964 |
Sortzailea | |
Frontera Films Irun zinema ekoiztetxe bat izan zen, 1964an Nestor Basterretxeak eta Fernando Larrukertek sortua.[1] Ama Lur film luzea ekoitzi zuen, besteak beste.
Basterretxeak eta Larrukertek egin zuten lehen filma Operación H izan zen (1963). Basterretxeak zuzendu zuen, eta Larrukert zuzendari laguntzaile aritu zen.[2] Hurrengo urtean sortu zuten ekoiztetxea, eta hiru film ekoitzi zituzten harekin: Pelotari (1964), Alquézar, retablo de pasión (1965) eta Ama Lur (1968).[3]
Ama Lur filma estreinatu eta gero, Basterretxeak eta Larrukertek ez zuten jarraitu elkarrekin zinema egiten, eta ekoiztetxeak ez zuen jarduerarik izan ondorengo urteetan.[4] Hala ere, Frontera Films markak beste bi aro izan zituen ondoren, bi ekoizleren eskutik: Luis Calparsoro eta Ángel Amigo.[5]
Filmak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Basterretxea eta Larrukert
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Pelotari (Basterretxea eta Larrukert, 1964)
- Alquézar, retablo de pasión (Basterretxea eta Larrukert, 1965)
- San Juan del toro (Nadia Werba, 1965)[6]
- Ama Lur (Basterretxea eta Larrukert, 1968)
Luis Calparsoro[7]
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Axut (Jose Maria Zabala, 1977)
- Muerte de un policía (Zabala, 1977)
- Mensaje a Margarita (Zabala, 1977)
Ángel Amigo[8]
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Segoviako ihesa (Imanol Uribe, 1981)
- Albaniaren konkista (Alfonso Ungría, 1983)
- Euskadi hors d'etat (Arthur MacCaig, 1983)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) Roldán Larreta, Carlos. (1999). «El cine del País Vasco: de Ama Lur (1968) a Airbag (1997)» Ikusgaiak. Cuadernos de cinematografía (Donostia: Eusko Ikaskuntza) 3: 165..
- ↑ (Gaztelaniaz) Angulo, Jesús (et al.). (2006). Breve historia del cortometraje vasco. Donostia: Euskadiko Filmategia, Gipuzkoako Foru Aldundia, 60 or..
- ↑ «Fernando Larruquert zendu da» filmoteka.eus (Noiz kontsultatua: 2024-09-29).
- ↑ (Gaztelaniaz) Roldán Larreta, Carlos (ed. lit.). (2017). Desde la frontera: el cine de Fernando Larruquert. Donostia: Euskadiko Filmategia, 114 or. ISBN 9788494303227..
- ↑ (Gaztelaniaz) Roldán Larreta, Carlos. (1999). «El cine del País Vasco: de Ama Lur (1968) a Airbag (1997)» Ikusgaiak. Cuadernos de cinematografía (Donostia: Eusko Ikaskuntza) 3: 83..
- ↑ (Gaztelaniaz) Nadia Werba. Filmoteca Española, 2 or..
- ↑ (Gaztelaniaz) Roldán Larreta, Carlos. (1999). «El cine del País Vasco; de Ama Lur (1968) a Airbag (1997)» Ikusgaiak. Cuadernos de cinematografía (Donostia: Eusko Ikaskuntza) 3: 83..
- ↑ (Gaztelaniaz) Roldán Larreta, Carlos. (1999). «El cine del País Vasco: de Ama Lur (1968) a Airbag (1997)» Ikusgaiak. Cuadernos de cinematografía (Donostia: Eusko Ikaskuntza) 3: 374-375..
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |