Edukira joan

Fujisawa (Kanagawa)

Koordenatuak: 35°20′20″N 139°29′28″E / 35.33883°N 139.49111°E / 35.33883; 139.49111
Wikipedia, Entziklopedia askea
Fujisawa
藤沢市
藤沢市 (Fujisawa-shi)
Japoniako hiria
Administrazioa
Herrialdea Japonia
Uhartea
Eskualdea
Prefektura
Honshu
Kantō
Kanagawa
AlkateaTsuneo Suzuki (en) Itzuli
Izen ofiziala藤沢市
藤沢町
Jatorrizko izena藤沢市
Geografia
Koordenatuak35°20′20″N 139°29′28″E / 35.33883°N 139.49111°E / 35.33883; 139.49111
Map
Azalera69,51 km²
MugakideakYokohama, Ayase (en) Itzuli, Ebina (en) Itzuli, Kamakura, Chigasaki (en) Itzuli, Yamato (en) Itzuli eta Samukawa (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria436.744 (2020ko irailaren 1a)
12.850 (2015)
Dentsitatea6.279 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1940ko urriaren 1a eta 1908ko apirilaren 1a
Ordu eremuaUTC+09:00
Hiri senidetuakMiami Beach, Windsor, Matsumoto, Konan (en) Itzuli, Kunming eta Boryeong (en) Itzuli
http://www.city.fujisawa.kanagawa.jp/ www.city.fujisawa.kanagawa.jp

Fujisawa (japonieraz: 藤沢市 Fujisawa-shi?) Japoniako erdialdean Kanagawa prefeturan dagoen hiria da. 2014ko erroldaren arabera 418.302 biztanle ditu, populazioz prefeturako laugarrena.

Prefeturaren erdialdean dago, Sagami Badiaren ertzean, Kamakura hiri ezagunaren ondoan. Lurraldea luzea eta estua da, iparraldea Sagamino lautadan dago eta hegoaldea, kostaldea, Shonan dunetan.

Bi ibai itsasoratzen dira bertan, Hikichi eta Sakai, eta itsasertzean Enoshima uhartea ere badago.

Dagoeneko Jōmon Aroan populatua zegoen lurraldea indusketetan oskol pilaketak aurkitu baitira. Kofun Aroko hilobiak ere aurkitu dira.

Kamakura Aroan hiriburua zen Kamakuratik hain gertu egonik borroka asko izan ziren bertan. Muromachi Aroan Yugyo-ji tenplua eraiki zen eta honen inguruan garatuz joan zen herria. Edo Aroan Tōkaidō errepidearen posta-herri bihurtu zen eta Tokugawa Ieyasuk jauregi bat eraiki zuen bertan.

Meiji berrezarkuntzan Fujisawaren lurraldea bi barrutitan banatzen zen, Kōza eta Kamakura barrutietan hain zuzen ere. 1887an trenbidea iritsi zenean herriak garapen handia izan zuen.

1923ko lurrikarak kalte handiak eragin zizkion Fujisawari, 4.000 etxe inguru suntsituz. 1926an Japoniako Armadako Itsas Artileria eskola ezarri zen bertan eta Tokioko 1964ko Udako Olinpiar Jokoetan belauntzien estropadak bertan jokatu ziren.

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Enoshima uhartea.
  • Shirahata santutegia.
  • Shojyoko-ji tenplua (Yugyo-ji).
  • Ryuko-ji tenplua.
  • Kugenuma hondartza.
  • Oba gazteluaren hondarrak.

Hiri senidetuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]