Gamal Abdel Nasser
Gamal Abdel Nasser —arabieraz: جمال عبد الناصر, Gamāl 'Abd an-Nāsir— (Alexandria, Egipto, 1918ko urtarrilaren 15a – Kairo, Egipto, 1970eko irailaren 28a) militarra, Egiptoko estatuburu eta bere garaiko arabiar buruzagirik garrantzitsuena izan zen.
1918an jaio zen, iturri batzuen arabera, Asiut probintziako herri batean (Egipto Garaia), eta, beste batzuen arabera, deltako Alexandria hirian. Postako funtzionario baten lehensemea zen; 1938 eta 1939 bitartean, akademia militarrean ikasi zuen; bertan graduatu, eta teniente gisa sartu zen indar armatuetan. Horri esker, egiptoarrek, orokorrean, baino bizitza-maila hobera iristea lortu zuen. Nasserrek laster erakutsi zuen berezko ekimen ahalmena, eta berehala igo zen armadako kideen artean. 1948an, Israelen aurkako gerran parte hartu zuen komandante mailarekin. Hurrengo urtean, 1949an, beste militar gazte batzuekin batera, Ofizial Askeen Mugimendua sortu zuen. 1952an, Faruq I.a erregea bota, eta errepublika aldarrikatu zuen estatu-kolpea emanez; Iraultzaren Kontseiluak zuzendua, bera izan buru hil arte.
1952an, Egipto krisi larria jasaten ari zen maila guztietan: ustelkeria, konstituzioaren eraginkortasunik eza, britainiarren eta frantsesen erabateko kontrola, populazioaren miseria, erregearen irudiaren ospe galtzea, etab. Armada ere aztoratuta zegoen gerra arabiar-israeldarrean izandako porrotagatik, eta, haren barruan, mugimendu sekretu bat eratu zen (1949an sortua), Ofizial Libreen Mugimendua izenekoa. Krisia 1952ko altxamenduarekin amaitu zen. Mugimenduaren zuzendaritza armadak eraman zuen, eta, bereziki, Ofizial Libreen Batzordeak, non laster Nasser nabarmenduko zen. Militar horiek laster jarri ziren harremanetan ezkerreko alderdiekin eta erregimenaren aurkako beste talde batzuekin. 1952ko uztailaren 22ko kolpe militarra, oposizio handirik gabe inposatu zen.
Boterera iristean, Ofizial Libreen Mugimendua, gobernuan hegemonikoa, bere programa aplikatzen hasi zen, Nasserren ideia pertsonalekin gero eta lotuago. Erregimen berria bi proiektu kontrajarriren artean ibili zen orduan, iraultzaren bi irudi nagusiek irudikatuta: Muhammad Naguib jeneralarena, Errepublikako presidentearena, batzar konstituziogile bat deitzearen eta askatasun politikoak berrezartzearen alde zegoena eta Nasser presidenteordearena, sozialismoaren bidez batasun- eta erregimen duina aldezten zuena. 1953ko azaroan, Naguib kargutik kendu, eta etxean atxilotu zuten, Nasserren aginduz. Hala, iraultzaren buru bihurtu zen, eta Egiptoko politikaren protagonista bihurtu zen.
1955. eta 1956. urteek Nasserren agintea sendotzeko balio izan zuten, eta haren ospea nazioarteko politikara zabaldu zen. Egoera horretan, Suezko kanalaren nazioarteko krisia sortu zen. 1955eko apirilean egin zen Bandungeko batzarrak neutralismo positiboaren filosofiaren edo Lerrokatu Gabeko Mugimenduaren aitzindarietako bat bihurtu zuen Nasser (Jugoslaviako Tito eta Indiako Nehrurekin batera). Gerra Hotzaren garaiko Egiptoren neutraltasunak tentsioak eragin zituen mendebaldeko potentziekin, eta horiek uko egin zioten Aswango presaren eraikuntza finantzatzeari. Errepresalian, Nasserrek Suezko kanalaren konpainia nazionalizatu zuen 1956an. Erresuma Batuak, Frantziak eta Israelek eraso bat antolatu zuten ubidearen kontrolari berriro heltzeko, baina, Estatu Batuen eta Sobietar Batasunaren presio bateratuaren ondorioz, berriro atzera egin behar izan zuten. SESBek nolabaiteko eragina irabazi zuen Egipton, Aswango presa eraikitzeko laguntza finantzario eta teknikoa eskaini baitzuen. Krisiaren emaitzak nabarmen handitu zuen Nasserren ospea mundu arabiarrean, eta batasun arabiarraren aldeko diskurtsoek eraman zuten Arabiar Errepublika Batua sortzera, zeinean Egipto eta Siria sartu ziren 1958an.
Ubidea nazionalizatu ondoren, Nasser nazionalismo arabiar edo panarabismoaren erreferente nagusia izan zen, joera sozialista eta populista zuena. Oinarri panarabistekin, Nasser, Egiptok parte hartzen ez zuen petrolio-merkataritzan, leku bat irabazten saiatu zen potentzia handiekin, arrakastarik gabe baina. 1958ko otsailean, Siriako Baaz alderdiaren ekimenez, bi estatuak Arabiar Errepublika Batuan batu ziren Nasserren lehendakaritzapean, nahiz eta batasuna 1961eko irailean desegin zen.
Barne-politikaren ezaugarri nagusia autoritarismoa izan zen, nahiz eta Nasserrek berak diktadura baten itxura saihestu zuen, eta «boterearen benetako eramaileak» indar armatuak zirela (eta ez bera) erakusten saiatu zen. Panarabismoan irmo sinesten zuen; bere ideiak gainerako herrialde arabiarretara zabaltzeko borrokatu zen, eta elkartasuna adierazi zien Tunisiako eta Aljeriako kolonien aurkako mugimenduei, eta Ekialde Hurbileko politikariei laguntzen zien, zeinak eskualdearen eragin britainiarra eta frantsesa ezabatzen baitzuten. Nasserrek sozialismo arabiarraren doktrinekin bat egin zuen, eta, ondorioz, errotik murriztu zuen antzinako aristokrazia egiptoarraren boterea, estatuak ekonomian esku-hartzea bultzatuz, kapital britainiar eta frantseseko enpresak nazionalizatuz, eta laizismoaren aldeko gizarte-legeak emanez (emakumearen emantzipazioa, auzitegi erlijiosoen gainetik zibilen lehentasuna ezarriz). Nasser musulman zintzoa zen arren, ez zion «sozialismo arabiarraren iraultza» zalantzan jartzen zuten elizgizon islamiarren jazartzeari utzi; horrek islameko sektore erradikalenekin borrokatzera eraman zuen, hala nola Anaia Musulmanekin. Haiek ordena zaharrera itzultzeko sabotatzaile atzerakoitzat jo zituen Nasserrek, eta, 1953az geroztik, jazarriak izan ziren.
Sei Egunetako Gerran (1967ko ekaina), Egiptoko armadak, Siria eta Jordaniako armadekin koordinatuta («koalizio arabiarra» osatzen zuten), lurrez eta airez ikaragarrizko porrota jasan zuen Israelen aurrean, eta horrek ekarri zuen Nasserren ospea eta, oro har, nazionalismo arabiarraren gainbeheraren hasiera. Egipton, israeldarren garaipenaren berri izan ondoren, Nasserrek dimititu egin zuen, baina bere aholkulariek (Anuar el-Sadat, besteak beste) bere postuan jarraitzeko eskatu zioten; kale-manifestazioek ere boterean jarraitzea eskatzen zuten, eta, beraz, bertan behera geratu zen dimisioa. Naserismoak, oraindik ere, Libian 1969an Muamar el Gadafik zuzendutako iraultza inspiratu zuen. Egipto eta Siriaren arteko lotura politikoko proiektu bat ere prestatu zuen 1970ean, baina ez zen aurrera joan, eta bi urte geroago desegin zen.
Bihotzekoak jota hil zen, bat-batean, 1970eko irailaren 28an. Anuar el-Sadatek ordezkatu zuen, eta herrialdearen kanpo-politikan norabidean aldaketa gogorrak ezarri zituen, SESBekiko aliantza hautsiz eta AEBrekin loturak bilatuz. Nasser, gainera, Sobietar Batasuneko heroi izendatu zuten[1].
Gaztaroa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gamal Abdel Nasser 1918ko urtarrilaren 15ean jaio zen Bakosen, Alexandriako aldirietan; Fahima eta Abdel Nasser Husseinen[2] lehensemea izan zen. Bere aita posta-enplegatua zen[3], eta Beni Mur-en jaioa[4], Egipto Garaian, baina Alexandrian hazi zen[2]; amaren familia, berriz, Mallawitik zetorren, gaur egungo Menia probintzian. Gurasoak 1917an[4] ezkondu ziren, eta beste seme batzuk izan zituzten: Izz al-Arab y al-Leithi. Nasserren familia maiz aldatzen zen bizilekuz, aitaren lanpostu-aldaketengatik; Asiuten kokatu zen 1921ean, eta, gero, Jatatban, non Nasserren aita posta-bulego bateko zuzendari izendatu baitzuten. Nasser trenbideen seme-alaben eskolara joan zen 1924an, osabarekin bizitzera Kairora bidali zutenean[5].
Nasser harremanetan egon zen amarekin, gutunen bitartez, eta, oporretan, bisitan joaten zitzaion, baina, 1926ko apirilaren amaieratik, ez zuen gutun gehiago jaso. Jatatbara itzuli zenean jakin zuen Shawki hirugarren anaiaren erditzean hil zela; familiak berria ezkutatu zion[6]. Nasserrek geroago esan zuen: «ama galtzea trauma sakona izan zen, eta denborak ez du arindu»[7]. Ama gurtzen zuen, eta berarentzat eragin handia izan zuen aitaren ezkontza berriak, urtea amaitu baino lehen ospatu baitzen[6][8][9].
1928an, Nasser Alexandrian kokatu zen, amaren aldeko aitonarekin[10][7]. Garai batez, Helwango barnetegi batean ikasi zuen, 1933an Alexandriara itzuli aurretik, aita hiriko posta-zerbitzuetara lekualdatu zutenean[10][7]. Nasserrek berehala hartu zuen parte jarduera politikoan[10][11]. Alexandriako Manshia plazan[7] manifestarien eta poliziaren arteko liskarrak ikustean, manifestazioarekin bat egin zuen, nahiz ez zituen haien aldarrikapenak ezagutzen[7]. Protestak, Egipto Gaztea alderdi nazionalistak antolatutakoa, atzerriko eragina amaitzea eskatzen zuen Ismaïl Sidqi lehen ministroak 1923ko Konstituzioa baliogabetu ondoren. Nasser atxilotu egin zuten, eta atxilotuta igaro zuen gaua[12], aitak askatzea lortu zuen arte[10].
Aita Kairora lekualdatu zutenean, 1933an, Nasser harekin joan zen, eta al-Nahda al-Masria-n ikasi zuen[7][13]. Eskolako egunkarian, artikuluak idatzi, eta eskolako antzerki-lanetan parte hartu zuen; besteak beste, Voltaire filosofo frantsesari buruzko artikulu bat, Voltaire, Askatasunaren gizona[7][13]. 1935eko azaroaren 13an, Samuel Hoare britainiar Kanpo Harremanetarako Estatu idazkariaren adierazpenen ondorioz, Britainia Handiko eraginaren kontrako ikasleen manifestazioa zuzendu zuen; hark 1923ko Konstituzioa berrezartzeari uko egin baitzion[7]. Bi manifestari hil ziren, eta Nasser zaurituta gertatu zen, kopetan bala batek jota[12]. Horri esker agertu zen lehen aldiz prentsan; Al Gihad egunkari nazionalistak jakinarazi zuen Nasser manifestazioko buruzagietako bat izan zela eta zauritua izan zela[7][14]. Abenduaren 12an, Faruq errege berriak konstituzioa berrezartzen zuen dekretu bat sinatu zuen. Bere jarduera politiko biziaren ondorioz, Nasser 45 egun baino ez zen joan eskolara azken urtean[15][16]. 1936ko Anglo-Egiptoko Tratatuaren aurka agertu zen, zeinak, herrialdean, base britainiarren zati bati eusten baitzion[7]. Egiptoko indar politiko ia guztiek ordea, onartu egin zuten, eta nabarmen jaitsi zen agitazioa. Nasser berriro hasi zen ikasten al-Nahda al-Masrian[15], eta eskola diplomaren baliokidearekin utzi zuen[7].
Saïd K. Aburich historialariaren arabera, Nasserri ez zioten eragin ohiko lekualdatzeek, bere ikuspegia zabaldu eta Egiptoko gizartearen zatiketez kontzientziatu baitzuten. Irakurketari, denbora asko ematen zion, bereziki, 1933an, liburutegi nazionaletik gertu bizi zelako. Irakurri zituen: Korana, Mahomaren hadizak, bere kideen sahabak eta buruzagi nazionalisten biografiak[17], hala nola Napoleon, Atatürk, Bismarck, Garibaldi, baita Winston Churchillen autobiografia ere[7][12][18][19]. Bereziki eragin zioten: Mustafá Kamil politikariaren nazionalismo egiptoarrak, Ahmad Shawqi[17] poetarenak eta Aziz Ali al-Misri akademia militarreko bere instruktorearenak; Nasserrek bere esker ona adierazi zion 1961ean egindako elkarrizketa batean[20]. Horrez gain adierazi zuen Tawfiq Al-Hakim-ek idatzitako Kontzientzia berreskuratua eleberrian Egiptoko herriak «bere desio eta sentimendu guztiak irudikatu zituen eta bere ikurra izango zen gizon bat» baino ez zuela behar, berarentzat inspirazio-iturri izan zirela 1952ko iraultzan[18].
Iblbide militarra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1937an, Nasserrek Egiptoko akademia militarrean sartzeko eskaera egin zuen, ordura arte aristokraziako eta goi-burgesiako gazteentzat gordetakoa; 1936an, okupatzaile britainiarrekin egindako hitzarmenari esker, Egiptoko armadak burgesia txikirako errekrutamendua zabaldu zuen, eta Nasserrek etekina atera nahi izan zion ofizial egiteko[21][22], nahiz eta gobernuaren oposiziogile izandako iraganak onarpena blokeatu zuen[23]. Desengainatuta, Fuad Unibertsitateko[23] Zuzenbide fakultatera itzuli zen, baina seihileko batean utzi zuen berriz ere akademia militarrean sartzeko[24]. Gomendiorik gabe ez zutela onartuko jabeturik, Nasserrek elkarrizketa bat lortu zuen Ibrahim Jairy Bajá[21] gerra-idazkariordearekin, onarpenen arduradunarekin[23]. Nasserren eskaera bultzatzea onartu zuen, 1937an onartua izan zena[21][23][25]. Nasserrek bere denbora guztia karrera militarrari eskaini zion, eta, familiarekin, harreman gutxi izan zuen. Akademian, Abdel Hakim Amer eta Anuar as Sadat ezagutu zituen, geroago, kolaboratzaile estuak izango zirenak herrialdearen lehendakaritza bete zuen bitartean[26]. 1938ko uztailean graduatu ondoren[7], Manqabadera bidali zuten, Beni Mur hiritik gertu, infanteriako alferez gisa[27]. 1941ean, Nasser eta Amer Khartumera bidaliak izan ziren, Hego anglo-egiptoarrean[28]. 1943ko maiatzean, instruktore-lanpostua lortu zuen akademia militarrean[28].
1942ko otsailaren 4tik 5erako gauean, Miles Lampson enbaxadore britainiarrak Faruq erregearen jauregia indarrez inguratu zuen, Hussein Sirri Pacha lehen ministroa kargutik ken zezaten eskatzeko, hark Ardatzaren alde jotzen baitzuen, izan ere, indar horiek Egipton sartu baitziren. Nasserrek bitrainiarren ekintza Egiptoko burujabetzaren arau-hauste nabarmen gisa interpretatu zuen, eta honela idatzi zuen: «Lotsa sentitzen dut gure armadak ez duela eraso horren aurrean erreakzionatu»[29], eta britainiarrek «hondamen txarrenak jasatea» desiratzen dut[29]. Urte horretan bertan ofizialen eskolara itzulita, iraultza nazionalista baten alde zeuden gazte ofizialen talde bat osatzen hasi zen. Nasserrek, taldeko kideekin, Amerren bidez mantentzen zituen harremanak. Amerrek Egiptoko indar armatuetako talde desberdinetan antzeko ofizialak batzen jarraitzen zuen, eta horietako bakoitzari buruzko txosten zehatza bidaltzen zion[30].
Nasserren su-bataioa Palestinan gertatu zen 1948ko arabe-Israel gerran[31]. Goi-batzorde arabiarren aurrean, Amin al-Husayni buru zela, boluntario aurkeztu zuen bere burua. Hura txundituta geratu zen Nasserrekin[32], baina Egiptoko Gobernuak atzera bota zuen indar arabiarretan sartzea, arrazoi ezezagunak direla medio[32][33]. 1948ko maiatzean, britaniarrak erretiratu ondoren, Faruq erregeak Egiptoko armada zabaldu zuen Palestinan[34]; Nasser Infanteriako 6. batailoiaren buru zen orduan[35]. Gatazkan, Egiptoko armada ez zegoela trebatuta jakinarazi zuen, eta soldaduek «topo egiten zuten gotorlekuen kontra»[34]. Uztailaren 12an, zauri arin bat jasan zuen Israelgo armadak bere indarrak Fallujako burtsan inguratuta zituen bitartean. Jordaniako Arabiar Legioari eskatutako laguntza, ez zen iritsi, baina, hala ere, bere unitateak ez zuen amorerik eman. Israel eta Egiptoren arteko negoziazioen ondorioz, azkenik, Falluja Hebrear estatuari uztera eraman zuten[34]. Eric Margolis kazetariaren arabera, Fallujako tropa egiptoarren kemena «bi ekintza arabiar ohoragarri bakarretako bat izan zen 1948-1949 bitarteko gerra israeldar arabiarrean». Haren defendatzaileak, besteak beste Gamal Abdel Nasser ofizial gaztea, heroi bihurtu ziren[36].
Umm Kalzum abeslari egiptoarrak festak antolatu zituen ofizialen itzulera ospatzeko, nahiz eta Gobernuak erreserba handiak izan, zeinak presioak jasan baitzituen britaniarren aldetik harrera bertan behera uzteko. Ofizialen itzulera ospatzeko ekitaldietan, biztanleen eta monarkiaren arteko aldea nabarmena izan zen, eta horrek indartu egin zuen Nasserrek harekin bukatzeko zuen erabakia[37]. Gainera, guduan, bere unitatea abandonatu egin zutela sumatzen zuen, nahiz etsaiari erresistentzia handia eskaini[38]. Iraultzaren filosofia liburua idazten hasi zen unitatea inguraturik zegoela[36]. Gerraren ondoren, akademia militarreko instruktore-postua berreskuratu zuen[39]. Anaia Musulmanekin harremanetan jarri zen 1948ko urrian, haiekin aliantza bat osatzen saiatzeko, baina haien programa bere nazionalismoarekin bateraezina zela pentsatu, eta haien eraginari aurka jarri zen[34]. Nasser Egiptoko ordezkaritzako kide izan zen Rodasen, Israelekin armistizio-akordioak negoziatu zirenean; erabilitako terminologia iraingarritzat jo zituen, bereziki Uvdá operazioari dagokionez, horri esker israeldarrek erraz bereganatu baitzuten Eilat eskualdea[40].
Bizitza politikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1942an Ofizial abertzaleak legez kanpoko taldea sortu zuen ingelesen aurka borrokatzeko. 1948an israeldarren eta arabiarren arteko lehenengo gerran parte hartu eta zauritu egin zuten. Gerra galdu ondoren Ofizial libreak ezkutuko taldea antolatu zuen, 1952ko uztailean Faruk erregearen aurkako estatu kolpean, Nagib jeneralarekin batera, parte hartu zuena. 1954an Nagib agintetik baztertu eta Nasserrek lehendakari izendatu zuen bere burua. 1954an argitaratutako Philosophie de la révolution (Iraultzaren filosofia) liburuan, panarabismoaren eta nazio askapenerako higikundeei laguntzearen alde agertu zen.
Nazio sozialisten eta nazio kapitalisten artean hirugarren bide bat jorratzeko Nazio lerratu gabeen politikari eutsi zion. 1956an Suezeko ubidea nazionalizatu zuen, Estatu Batuek, Frantziak eta Ingalaterrak Assuango urtegia eraikitzeko kredituak ukatu zizkiotelako. Frantziak, Ingalaterrak eta Israelek Egipto beren mendean hartu zuten, eta horren ondorioz Nasserrek nazio horiek Egipton zituzten ondasun guztiak nazionalizatu zituen eta Sobietar Batasunaren laguntza onartu. Arabiar nazioen bateratzea lastertu nahian, 1958an Arabiar Errepublika Batua sortu zuen Siriarekin batera. Afrikan nazio askapenerako borrokan ari ziren taldeei lagundu zien. 1961etik aurrera, nekazaritzaren bigarren erreforma egin zuen eta enpresa asko nazionalizatu zituen. 1967an Israelen eta arabiar nazioen arteko gerra galdu ondoren, Egiptoko zati handi bat israeldarren mende geratu zen. Nasserrek kargua utzi zuen, baina kargua berriro har zezan eskatu zioten. 1970ean Irail Beltzaren ondoren palestinarren eta Jordaniako erregearen arteko bitartekaritza lanetan jardun zuen. Bihotzekoak jota hil zen.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ «Egypt News - Foreign policy of Gamal Abdel Nasser» web.archive.org 2013-12-08 (Noiz kontsultatua: 2024-05-10).
- ↑ a b Vatikiotis 1978, 23-24 orr. .
- ↑ Joesten 1974, 14 orr. .
- ↑ a b Stephens 1972, 23 orr. .
- ↑ Stephens 1972, 26 orr. .
- ↑ a b Stephens 1972, 28-32 orr. .
- ↑ a b c d e f g h i j k l m «President Gamal Abdel Nasser, Biography» nasser.bibalex.org (Noiz kontsultatua: 2024-05-11).
- ↑ Aburish 2004, 8-9 orr. .
- ↑ Vatikiotis 1978, 24 orr. .
- ↑ a b c d Alexander 2005, 14 orr. .
- ↑ Stephens 1972, 33-34 orr. .
- ↑ a b c Litvin 2011, 39 orr. .
- ↑ a b Alexander 2005, 15 orr. .
- ↑ Joesten 1974, 66 orr. .
- ↑ a b Alexander 2005, 19-20 orr. .
- ↑ Stephens 1972, 32 orr. .
- ↑ a b Aburish 2004, 11-12 orr. .
- ↑ a b Alexander 2005, 16 orr. .
- ↑ «President Gamal Abdel Nasser, Biography» nasser.bibalex.org (Noiz kontsultatua: 2024-05-11).
- ↑ Talhami 2007, 164 orr. .
- ↑ a b c Aburish 2004, 15 orr. .
- ↑ Desjardins, Thierry. (1981). Sadate, pharaon d'Egypte. [Paris] : M. Valtat ISBN 978-2-86315-015-3. (Noiz kontsultatua: 2024-05-11).
- ↑ a b c d Alexander 2005, 20 orr. .
- ↑ Reid 1981, 158 orr. .
- ↑ Cook 2011, 41 orr. .
- ↑ Aburish 2004, 15-16 orr. .
- ↑ Alexander 2005, 26-27 orr. .
- ↑ a b Alexander 2005, 27 orr. .
- ↑ a b Aburish 2004, 18 orr. .
- ↑ Aburish 2004, 22 orr. .
- ↑ Stephens 1972, 63 orr. .
- ↑ a b Aburish 2004, 23 orr. .
- ↑ Aburish 2004, 24 orr. .
- ↑ a b c d Aburish 2004, 25-26 orr. .
- ↑ Heikal 1973, 103 orr. .
- ↑ a b Brightman 2004, 233 orr. .
- ↑ Dokos 2007, 114 orr. .
- ↑ Pollack 2002, 27 orr. .
- ↑ Heikal 1973, 17 orr. .
- ↑ Aburish 2004, 27 orr. .
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Anwar, Abdelmalek. (1968). Egypt. Military Society. Nueva York: Random House OCLC .314333504.
- (Ingelesez) Said K., Aburish. (2004). Nasser, the Last Arab. Nueva York: St. Martin's Press ISBN 978-0-312-28683-5..
- (Ingelesez) Hakim, Adi; Marika, Sherwood. (2003). Pan-African History. Political Figures from Africa and the Diaspora since 1787. Routledge ISBN 0-415-17352-3..
- (Ingelesez) Anne, Alexander. (2005). Nasser Life and Times. Haus Publishing ISBN 978-1-904341-83-3..
- (Ingelesez) Haroon, Akram-Lodhi; Saturnino M., Borras; Cristóbal, Kay. (2007). Land, Poverty and Livelihoods in an Era of Globalization. Perspectives from Developing and Transition Countries. Routledge ISBN 978-0-415-41449-4..
- (Ingelesez) Hamied, Ansari. (1986). Egypt
The Stalled Society. SUNY Press ISBN 9780791494998..
- (Ingelesez) Henry D., Asterjian. (2007). The Struggle for Kirkuk. The Rise of Hussein, Oil, and the Death of Tolerance in Iraq. Greenwood Publishing Group ISBN 0-275-99589-5..
- (Ingelesez) George Nicholas, Atiyeh; Ibrahim M., Oweis. (1988). Arab Civilization. Challenges and Responses. SUNY Press ISBN 9780791495414..
- (Ingelesez) Joel, Beinin. (2005). The Dispersion of Egyptian Jewry. Culture, Politics, and the Formation of a Modern Diaspora. American University in Cairo Press ISBN 977-424-890-2..
- (Ingelesez) Nathalie, Bernard-Maugiron. (2008). Judges and Political Reform in Egypt. American University in Cairo Press ISBN 978-977-416-201-5..
- (Ingelesez) Robin, Bidwell. (1998). Dictionary Of Modern Arab History. Routledge ISBN 0-7103-0505-2..
- (Ingelesez) Kai, Bird. (2010). Crossing Mandelbaum Gate. Coming of Age Between the Arabs and Israelis, 1956-1978. Simon and Schuster ISBN 978-1-4165-4440-1..
- (Ingelesez) Selma, Botman. (1988). The Rise of Egyptian Communism, 1939-1970. Syracuse University Press ISBN 9780815624431..
- (Ingelesez) Carol, Brightman. (2004). Total Insecurity. The Myth Of American Omnipotence. Verso Books ISBN 1-84467-010-4..
- (Ingelesez) Risa, Brooks. (2008). Shaping Strategy. The Civil-military Politics of Strategic Assessment. Princeton University Press ISBN 978-0-691-12980-8..
- (Ingelesez) Leon Carl, Brown. (2000). Religion and State. The Muslim Approach to Politics. Columbia University Press ISBN 0-231-12038-9..
- (Ingelesez) Jason, Brownlee. (2007). Authoritarianism in an Age of Democratization. Cambridge University Press ISBN 978-0-521-86951-5..
- (Ingelesez) Yaacov, Brynen; Bahgat, Korany; Paul, Noble. (1995). Political Liberalization and Democratization in the Arab World. 1 Lynne Rienner Publishers ISBN 1-55587-559-9..
- (Ingelesez) Daniel, Byman; Matthew, Waxman. (2002). The Dynamics of Coercion. American Foreign Policy and the Limits of Military Might. Cambridge University Press ISBN 9780521007801..
- (Ingelesez) Steven A., Cook. (2011). The Struggle for Egypt. From Nasser to Tahrir Square. Oxford University Press ISBN 978-0-19-979526-0..
- (Ingelesez) Mark N., Cooper. (1982). The Transformation of Egypt. Taylor & Francis ISBN 0-7099-0721-4..
- (Ingelesez) Harold M., Cubert. (1997). The PFLP's Changing Role in the Middle East. Psychology Press ISBN 9780714647722..
- (Ingelesez) Craig, Daigle. (2012). The Limits of Detente: The United States, the Soviet Union, and the Arab-Israeli Conflict, 1969-1973. Yale University Press ISBN 978-0-300-16713-9..
- (Ingelesez) Uriel, Dann. (1989). King Hussein and the Challenge of Arab Radicalism. Oxford University Press ISBN 9780195361216..
- (Ingelesez) Linda T., Darling. (2013). A History of Social Justice and Political Power in the Middle East: The Circle of Justice From Mesopotamia to Globalization. Routledge ISBN 9781136220180..
- (Ingelesez) Adeed, Dawisha. (2009). Arab Nationalism in the Twentieth Century. From Triumph to Despair. Princeton University Press ISBN 0-691-10273-2..
- (Ingelesez) Richard Hrair, Dekmejian. (1971). Egypt Under Nasir. A Study in Political Dynamics. Nueva York: State University of Nueva York Press ISBN 978-0-87395-080-0..
- (Ingelesez) Thanos P., Dokos. (2007). Security Sector Transformation in Southeastern Europe and the Middle East. IOS Press ISBN 978-1-58603-757-4..
- (Ingelesez) Abdel Magid, Farid. (1996). Nasser. The Final Years. Garnet & Ithaca Press ISBN 0-86372-211-3..
- (Ingelesez) Rami, Ginat. (2010). Syria and the Doctrine of Arab Neutralism. From Independence to Dependence. Sussex Academic Press ISBN 978-1-84519-396-6..
- (Ingelesez) Arthur, Goldschmidt. (2008). A Brief History of Egypt. Infobase Publishing ISBN 978-0-8160-6672-8..
- (Ingelesez) Joel, Gordon. (2000). «Nasser 56/Cairo 96: Reimaging Egypt's Lost Community» in Walter Armbrust Mass Mediations. New Approaches to Popular Culture in the Middle East and Beyond. University of California Press ISBN 0-520-21925-2..[Betiko hautsitako esteka]
- (Ingelesez) Mahmoud, Hamad. (2008). When the Gavel Speaks. Judicial Politics in Modern Egypt. ProQuest ISBN 9781243976536..
- (Ingelesez) Mohamed Hassanein, Heikal. (1973). The Cairo Documents. The Inside Story of Nasser and His Relationship with World Leaders, Rebels, and Statesmen. Nueva York: Doubleday ISBN 978-0-385-06447-7..
- (Ingelesez) Albert, Hourani. (2002). A History of the Arab Peoples. Harvard University Press ISBN 0-674-01017-5..
- (Ingelesez) Laura M., James. (2008). «When Did Nasser Expect War? The Suez Nationalization and its Aftermath in Egypt» in Simon C. Smith Reassessing Suez 1956. New Perspectives on the Crisis and Its Aftermath. Ashgate Publishing ISBN 978-0-7546-6170-2..
- (Ingelesez) James P., Jankowski. (2001). Nasser's Egypt, Arab Nationalism, and the United Arab Republic. Lynne Rienner Publishers ISBN 1-58826-034-8..
- (Ingelesez) Joachim, Joesten. (1974). Nasser. The Rise to Power. Londres: Odhams Press OCLC .317256563.
- (Ingelesez) Hazem, Kandil. (2012). Soldiers, Spies and Statesmen. Egypt's Road to Revolt. Verso Books ISBN 978-1-84467-962-1..
- (Ingelesez) Baruch, Kimmerling; Joel S., Migdal. (2003). The Palestinian People: A History. Harvard University Press ISBN 0-674-01129-5..
- (Ingelesez) Keith, Kyle. (2001). «Britain's Slow March to Suez» in David Tal The 1956 War: Collusion and Rivalry in the Middle East. Psychology Press ISBN 0-7146-4840-X..
- (Ingelesez) Keith, Kyle. (2011). Suez: Britain's End of Empire in the Middle East. I.B. Tauris ISBN 978-1-84885-533-5..
- (Ingelesez) Margaret, Litvin. (2011). Hamlet's Arab Journey
Shakespeare's Prince and Nasser's Ghost. Princeton University Press ISBN 978-0-691-13780-3..
- (Ingelesez) Usama, Makdissi. (2011). Faith Misplaced. The Broken Promise of U.S.-Arab Relations: 1820-2001. PublicAffairs ISBN 978-1-58648-680-8..
- (Ingelesez) Alejandra, Marchevsky; Jeanne, Theoharis. (2006). Not Working: Latina Immigrants, Low-wage Jobs, And the Failure of Welfare Reform. NYU Press ISBN 978-0-8147-5709-3..
- (Ingelesez) Raja R., Mehrotra. (1990). Nehru: Man Among Men. Mittal Publications ISBN 9788170991960..
- (Ingelesez) Cynthia, Nelson. (2000). Situating Globalization. Views from Egypt. Transcript ISBN 9783933127617..
- (Ingelesez) Anthony, Nutting. (1972). Nasser. Nueva York: E. P. Dutton ISBN 978-0-525-16415-9..
- (Ingelesez) Tarek, Osman. (2011). Egypt on the Brink. From Nasser to Mubarak. Yale University Press ISBN 978-0-300-162752..
- (Ingelesez) Richard Bordeaux, Parker. (1996). The Six-Day War. A Retrospective. University Press of Florida ISBN 9780813013831..
- (Ingelesez) Don, Peretz. (1994). The Middle East Today. Greenwood Publishing Group ISBN 9780275945763..
- (Ingelesez) Elie, Podeh. (1999). The Decline of Arab Unity. The Rise and Fall of the United Arabic Republic. Sussex Academic Press ISBN 1-902210-20-4..
- (Ingelesez) Elie, Podeh. (2004). Rethinking Nasserism. Revolution and Historical Memory in Modern Egypt. University Press of Florida ISBN 0-8130-2704-7..
- (Ingelesez) Kenneth Michael, Pollack. (2002). Arabs at War. Military Effectiveness, 1948-1991. University of Nebraska Press ISBN 0-8032-3733-2..
- (Ingelesez) Karen, Rasler; William R., Thompson; Sumit, Ganguly. (2013). How Rivalries End. University of Pennsylvania Press ISBN 978-0-8122-4498-4..
- (Ingelesez) Donald Malcolm, Reid. (1981). Lawyers and Politics in the Arab World: 1880-1960. Bibliotheca Islamica, Inc. ISBN 978-0882970288..
- (Ingelesez) Eugene, Rogan. (2011). The Arabs. A History. Basic Books ISBN 9780465028221..
- (Ingelesez) Barry, Rubin. (2010). Guide to Islamist Movements. M. E. Sharpe ISBN 978-0-7656-1747-7..
- (Ingelesez) Patrick, Seale. (1990). Asad of Syria. The Struggle for the Middle East. University of California Press ISBN 978-0520069763..
- (Ingelesez) Nawaf A., Salam. (2004). Options for Lebanon. I.B. Tauris ISBN 1-85043-928-1..
- Gilbert, Sinoué. (2015). L'aigle égyptien. Nasser. Tallandier ISBN 979-1021008533..
- (Ingelesez) Robert Henry, Stephens. (1972). Nasser: A Political Biography. Nueva York: Simon and Schuster ISBN 978-0-671-21224-7..
- (Ingelesez) Moshe, Shemesh; Selwyn Illan, Troen. (1990). The Suez-Sinai Crisis: A Retrospective and Reappraisal. Psychology Press ISBN 0-7146-3356-9..
- (Ingelesez) Earl L., Sullivan. (1986). Women in Egyptian Public Life. Syracuse University Press ISBN 978-0-8156-2354-0..
- (Ingelesez) Ghada Hashem, Talhami. (2007). Palestine in the Egyptian Press. From al-Ahram to al-Ahali. Lexington Books ISBN 978-0-7391-1784-2..
- (Ingelesez) See Seng, Tan; Amitav, Acharya. (2008). Bandung Revisited. The Legacy of the 1955 Asian-African Conference for International Order. NUS Press ISBN 978-9971-69-393-0..
- (Ingelesez) Salim, Yaqub. (2004). Containing Arab Nationalism. The Eisenhower Doctrine and the Middle East. University of North Carolina Press ISBN 0-8078-5508-1..
- (Ingelesez) Panayiotis J., Vatikiotis. (1978). Nasser and His Generation. Croom Helm ISBN 978-0856644337..
- (Ingelesez) Milton, Viorst. (1987). Sands of Sorrow. Israel's Journey from Independence. I.B. Tauris ISBN 9781850430643..
- (Ingelesez) Mark, Weston. (2008). Prophets and Princes. Saudi Arabia from Muhammad to the Present. Nueva York: John Wiley & Sons ISBN 978-0-470-18257-4..
- * (Frantsesez) Sinoué, Gilbert. (2015). L'aigle égyptien. Nasser. Tallandier ISBN 979-1-021-00853-3..
- Martín, Gema; Muñoz. (1993). Cuadernos del mundo actual nº24. El Egipto de Nasser. Diario 16 ISBN 84-7679-271-9..
Aurrekoa Muhammad Naguib |
Egiptoko presidentea 1954 – 1970 |
Ondorengoa Anwar El Sadat |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gamal Abdel Nasser |
- Wikipedia:Kanpo esteka hautsiak dituzten orriak from maiatza 2024
- 1918ko jaiotzak
- 1970eko heriotzak
- Alexandriarrak
- Arabiar nazionalistak
- Kairoko Unibertsitateko ikasleak
- Egiptoko presidenteak
- Egiptoko militarrak
- Sobietar Batasuneko Heroiak
- Afrikako Batasuneko presidenteak
- Egiptoko suniak
- Leninen Ordenarekin sarituak
- Kairon hildakoak
- Gaixotasun kardiobaskularrek hildakoak