Gerardo Bujanda
Gerardo Bujanda | |||||
---|---|---|---|---|---|
1980ko martxoaren 25a - 1982ko abuztuaren 31 ← Xabier Arzalluz Barrutia: Gipuzkoa Hautetsia: 1979ko Espainiako hauteskunde orokorrak
1977ko uztailaren 7a - 1979ko urtarrilaren 2a Barrutia: Gipuzkoa Hautetsia: 1977ko Espainiako hauteskunde orokorrak | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Donostia, 1919ko abuztuaren 25a | ||||
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria | ||||
Heriotza | Donostia, 2019ko irailaren 4a (100 urte) | ||||
Familia | |||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | gaztelania euskara | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politikaria eta irrati-esataria | ||||
Lantokia(k) | Madril | ||||
Zerbitzu militarra | |||||
Adar militarra | Saseta Batailoia | ||||
Parte hartutako gatazkak | Espainiako Gerra Zibila | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Alderdi politikoa | Eusko Alderdi Jeltzalea |
Gerardo Bujanda Sarasola (Donostia, 1919ko abuztuaren 25a - ibidem, 2019ko irailaren 4a) gipuzkoar politikari jeltzalea izan zen.[1] Espainiako Gerra Zibilean Saseta bataoiloiko gudaria izan zen, eta Eusko Gudarosteko talde horretako azken beterano bizia izan zen, 100 urterekin hil baitzen, 2019ko irailean[2].
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Antiguako Matia kalean jaioa,[3] Gerra Zibila piztu zenean Euzko Gaztediren kidea zen eta Eusko Gudarosteko Saseta Batailoian izena eman zuen. 17 urteak Oiartzungo frontean bete zituen.[4] 1937ko abuztuan, Santoñako hitzarmena zela eta, preso hartu zuten.[5] Lau urte eman zituen bortxazko lanak egiten eta beste bost iparraldeko Afrikan erbesteraturik.
1946an Euskal Herrira itzuli eta Victoriano Luzuriaga enpresan administrari moduan lan egin zuen. Orduko EAJ klandestinitatean zegoen eta Bujanda buruzagietako bat bilakatu zen, Juan Ajuriagerra, Josu Solaun edo José María Lasarterekin batera.
1950eko hamarkadan Lapurditik emisioak egiten zituen Radio Euzkadin parte hartu zuen, "Jon de Igueldo" ezizenaz.[6] 1954. urtean Frantziako gobernuak irrati hura ixtera behartu zuen, eta ez zen berriro uhinetara itzuli 1965. urtera arte, oraingoan Venezuelatik, baina han ere jarraitu zuen berriemaile Jon de Igueldo klandestinoak[2]. Bitartean, irratigintzara lotuta, beste proiektu bat ere bultzatu zuen, Loiola Irratiarena, Elisabet Maiztegi, Karmen Kristobal, Koro Etxegoien, Mikel Rezola eta beste batzuekin.
Espainiako trantsizioan politikagintzan jarraitu zuen, eta 1977ko eta 1979ko hauteskundeetan diputatu hautatu zuten Gipuzkoan.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Auñamendi Eusko Entziklopedia. Gerardo Bujanda Sarasola. .
- ↑ a b «Gerardo Bujanda, Euskalerria Irratiko zuzendariaren aita, zendu da - Nafarroa» euskalerriairratia.eus (Noiz kontsultatua: 2019-09-05).
- ↑ «Un emocionado Gerardo Bujanda recibe el homenaje del barrio de El Antiguo» Noticias de Gipuzkoa 2015/01/18.
- ↑ Eizagirre, Estitxu; Eizagirre, Ixiar. (2004-03-21). «Gerardo Bujanda: «Espainiar Erregimentuari nahiko ziri sartu genion»» Argia (1936).
- ↑ «El Antiguo homenajea a Bujanda» Noticias de Gipuzkoa 2015/01/06.
- ↑ Historia gertu-gertutik
- 1919ko jaiotzak
- 2019ko heriotzak
- Donostiako politikariak
- Jelkideak
- Euskal Herriko frankismoaren erbesteratuak
- Eusko Gudarosteko gudariak
- Argizaiola saridunak
- Espainiako diputatuak I. legegintzaldian
- Euskal Herriko ehun urtedunak
- Irrati esatariak
- Euskal Herriko frankismoak kartzelaratutakoak
- Donostian hildakoak