Edukira joan

Gideon Mantell

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gideon Mantell

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakGideon Algernon Mantell
JaiotzaLewes1790eko otsailaren 3a
Herrialdea Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
HeriotzaLondres1852ko azaroaren 10a (62 urte)
Hobiratze lekuaWest Norwood Cemetery (en) Itzuli
Heriotza modua: droga-gaindosia
Familia
AitaThomas Mantell
Ezkontidea(k)Mary Ann Mantell
Seme-alabak
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaRoyal College of Surgeons of England (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakgeologoa, paleontologoa, naturalista, obstetra eta botanikaria
Jasotako sariak
KidetzaRoyal Society
Royal College of Surgeons (en) Itzuli

Find a Grave: 12603093 Edit the value on Wikidata

Gideon Algernon Mantell (Lewes, 1790eko otsailaren 3aLondres, 1852ko azaroaren 10a) ingeles obstetra, geologo eta paleontologoa izan zen.

Medikuntza ikasi zuen Londresko Zirujauen Errege Ikastetxean eta mediku lanetan aritu zen Lewesen. 1816an Mary Ann Woodehouserekin ezkondu zen.

Geologiaz eta animalien eta landareen fosilez interesatu zen. 1822an, bere emazteak edo berak Iguanodoneko lehen hortz fosilak aurkitu zituzten. Ondoren, animaliaren eskeletoaren zati handi bat aurkitu zuen. Iguanodonaren egitura eta bizitza aurkitzeko saiakera izan zen dinosauroen azterketaren jatorria. Ingalaterra hegoaldeko Kretazeoari buruzko lan garrantzitsuak ere egin zituen.

1833an Brightonera joan zen, hitzaldiak eman zituen eta bere etxea museo bihurtu zuen. 1838an bere bilduma British Museumi saldu zion. 1839an Mary Ann Mantellek senarra abandonatu zuen.

Gideonek min handiak izan zituen eskoliosiagatik, baina lanean jarraitu zuen hil zen arte opio-gaindosi baten ondorioz.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]