Gilemina I.a Herbehereetakoa
Gilemina I.a Herbehereetakoa (Wilhelmina Helena Pauline Maria van Oranje-Nassau) (Haga, 1880ko abuztuaren 31 – Het Loo jauregia, 1962ko azaroaren 28a), Herbehereetako erregina 1890etik 1948ra; 1948an abdikatu eta bere alabak Julianak oinordetu zuen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hagan jaio zen 1880ko abuztuaren 31n, eta Gilen III.a erregearen eta Emma Waldeck eta Pyrmontekoa printzesaren alaba zen. Aitaren aldetik, Gilemina Gilen II.a erregearen eta Ana Errusiakoa dukesaren iloba zen; eta amaren aldetik, Jurgi Viktor I.a Waldeck-Pyrmontekoaren eta Maria Luisa Schleswig-Holsteinekoaren iloba.
1901eko otsailaren 7an Hagan ezkondu zen Henrike Mecklenburg-Schweringoa dukearekin, Frederiko Frantzisko II.a Mecklenburg-Schweringoaren eta Maria Karolina Schwarzburg-Rudolstaden semea. Bikoteak arazo ugari izan zituen, eta hainbat aborturen ondoren, bikoteak alaba bakarra izan zuen:
- Juliana I.a, (Haga, 1909 – Soestdijk jauregia, 2004) Herbehereetako erregina 1948tik 1980ra. 1937an Hagan ezkondu zen Bernardo Lippe-Biesterfeldekoarekin.
Gileminaren erregealdian zuhurtasuna eta errespetua dira aipagarriak.
Bestalde, Gileminak trebetasun handia zuen negozioetan, eta hori dela eta, munduko emakume aberatsenen artean egon zen.
1948an, holandar kolonietako matxinadek eragindako kritiken ondorioz, abdikatzea erabaki zuen, eta bere alabak hartu zuen tronua. Bizitzako azkeneko urteak Het Loo jauregian igaro zituen. 1962ko azaroaren 28an hil zen.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Holandar errege-etxearen webgunea