Edukira joan

Giovanna d'Arco

Wikipedia, Entziklopedia askea
Giovanna d'Arco
Jatorria
Sorrera-urtea1844
Argitaratze-dataXIX. mendea
Estreinaldi-data1845eko otsailaren 15a
IzenburuaGiovanna d'Arco
Jatorrizko herrialdeaItalia
Ezaugarriak
Genero artistikoadrame lyrique (en) Itzuli eta opera
Hizkuntzaitaliera
Zatiak3 ekitaldi eta 1 Hitzaurre
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
OinarrituaThe Maid of Orleans (en) Itzuli
LibretistaTemistocle Solera (mul) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaGiuseppe Verdi
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaDomrémy-la-Pucelle, Reims eta Rouen

IMSLP: Giovanna_d'Arco_(Verdi,_Giuseppe) Edit the value on Wikidata

Giovanna d'Arco (euskaraz Joana Arc-ekoa) Giuseppe Verdik sortutako opera da, Temistocle Soleraren libreto baten gainean; Solerak ere Nabucco eta I Lombardiren libretoak idatzi zituen. Hau Verdiren zazpigarren opera izan zen. Hitzaurrea eta hiru ekitaldi ditu. Lanak Joana Arc-ekoaren biografiaren zati bat irudikatzen du eta Friedrich von Schillerren Die Jungfrau von Orleans draman oinarrituta dagoela dirudi. 1844ko udazkena eta negua bitartean idatzi ondoren, Milango La Scalan taularatu zen lehen aldiz, 1845eko otsailaren 15ean.

Gaur egun lan hau gutxitan antzezten da. Operabase webgunearen estatistiken arabera 2005-2010 garaian sei aldiz bakarrik antzeztu zen, Verdiren 22.a izanik.[1]

XIX. mendearen hasieran, Joana Arcekoaren historia hainbat operatan agertu zen, Nicola Vaccai (1827) eta Giovanni Pacinirenean (1830) barne, eta bi kasuetan Schillerren obrari eta historiaren bere bertsio bereziari buruzko oroitzapen handiak agertzen ziren. Verdiren editoreak, Giovanni Ricordik, autore frantsesarenean eskubiderik urratzen ez zela bermatzeko eskatu zuen, berak gai berari buruzko lan frantses baten berri izan baitzuen; Solerak, erantzun gisa, erabat ukatu zuen Schillerren obra bere libretoaren iturria zela, eta obra drama italiar guztiz originala zela baieztatu zuen.[2]

Hala ere, Julian Budden musikologoak dioenez, Joana gudu-zelaian hiltzea bezalako gertaerek, sutan erre beharrean, argi uzten dute libretoaren alderdi batzuk Schillerren obratik hartzen direla. Era berean, libretoaren garapen orokorrari dagokionez, antzezlanarekin alderatuta, pertsonaiak ahalik eta txikienak izatea eskatzen du, eta antzezlanak antzerki-sentsazionalismoa izatea, argumentua tratatzeko erabiltzen den poesian eta gizatasunean agerian geratzen dena.

Pertsonaia Tesitura 1845eko otsailaren 15eko antzerzkeak:
Joana Arc-ekoa soprano Erminia Frezzolini
Karlos VII.a Frantziakoa tenorea Antonio Poggi
Giacomo (artzain bat) baritono Filippo Colini
Talbot (Ingalaterrako armadaren jenerala) baxu Francesco Lodetti
Delil (ofizial frantsesa) tenore Napoleone Marconi
Soldadu ingelesak eta frantsesak, gortesauak, nobleak, herria, aingeruak, deabruak, etab.
Urtea Aktoreak
(Giovanna,
Carlo,
Giacomo)
Zuzendaria,
Diskoetxea
1951 Renata Tebaldi,
Carlo Bergonzi,
Rolando Panerai
Alfredo Simonetto,
RAI Milano Symphonic Orchestra
Audio CD: Melodram
Cat: 27021
1972 Montserrat Caballe,
Plácido Domingo,
Sherrill Milnes
James Levine,
London Symphony Orchestra,
Ambrosian Opera Chorus
Audio CD: EMI Classics
Cat: 7-63226-2
1990 Susan Dunn,
Vincenzo La Scola,
Renato Bruson
Riccardo Chailly,
Comunale di Bologna antzokia
(Eszena zuzendaria Werner Herzog)
DVD: Kultur
Cat: D4043
2008 Svetla Vassileva,
Evan Bowers,
Renato Bruson
Bruno Bartoletti,
Regio di Parma antzokia
DVD:C Major
Cat:721208[3]
2013 Anna Netrebko,
Francesco Meli,
Plácido Domingo
Paolo Carignani,
Münchner Rundfunkorchester,
Philharmonia Chor Wien
Audio CD: Deutsche Grammophon
Cat: 4792712
2016 Vittoria Yeo,
Luciano Ganci,
Vittorio Vitelli
Ramón Tebar,
I Virtuosi Italiani
(Eszena zuzendaria Peter Greenaway)
DVD: Unitel
2016 Jessica Pratt

Jean-François Borras,

Julian Kim

Riccardo Frizza

Orchestra Internazionale d'Italia Petruzzelli di Bari antzokiaren abesbatza

Audio CD e DVD: Dynamic

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. https://www.operabase.com/statistics/es
  2. Budden, Julian; The Operas of Verdi, Volume 1: From Oberto to Rigoletto. Londres: Cassell, 1984. ISBN 0-304-31058-1. 205-207 or.
  3. https://www.naxos.com/CatalogueDetail/?id=721208

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]