Gizarte-mugimendu
Itxura
(«Gizarte mugimendu» orritik birbideratua)
Gizarte-mugimendua edo mugimendu soziala hainbat kide elkartzeko asmoz sortutako talde antolatua da, xede edo eskakizun jakin batzuk aldarrikatzeko eta lortzeko helburua duena.[1] Normalean, gatazka sozial edo politiko baten inguruan sortutako talde informala da, norbanakoek edota antolakundeek osatutakoa. Gizarte mugimenduak helburu desberdinak izan ditzake, besteak beste erresistentzia edo gizarte aldaketa.
Gizarte-mugimendu motak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Asko dira. Hona hemen zabalduenak:
- Sindikalismo: Langileen eskubideen aldeko erreibindikazioak.
- Ekologismo: Izadiarekin lotzen den gizartea defenditzen du.
- Espezismoaren aurkako mugimendua: Gizakien eta animalien arteko berdintasun sozial, juridiko eta morala defendatzen du. Beganismoarekin lotura estua du.
- Bakezaletasun: Gerrak eta helburu politikoak dituen edozein indarkeria mota arbuiatzen du.
- Feminismo: Gizonak eta emakumeak gizartean parekatzea du helburu.
- Antirrazismo: Arraza edo etnia dela-eta gizakien artean edozein diskriminazio baztertzen du.
- Antifaxismo: Eskuin-muturreko ideologien aurkako mugimendua.
- LGBT mugimendua: LGBT kolektiboaren parte den edozein pertsonaren diskriminaziorik eza eta eskubideen aldarrikapena defendatzen ditu
- Antikontsumismo: Merkatuak eragindako gehiegizko kontsumoaren aurkako jarrera.
- Globalizazioaren aurkako mugimendu: Globalizazioa deiturikoak eragindako desberdintasunak salatzen ditu.
- Laizismo: Erlijio nagusirik gabeko estatua defendatzen du, hau da, Laikoa.
- Askapenaren teologia: Mugimendu katolikoa pobreenen alde.
- Euskararen aldeko mugimenduak: Hizkuntzaren eskubideak eta ahalmenak defendatzen diztuzte.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hauek dira elkarrekin dituzten ezaugarri batzuk:
- Gizabanakoen, taldeen eta erakundeen arteko interakzio-sareak dira.
- Nortasun partekatua dute, kide izatearen zentzua biltzen ditu.
- Arazo edo gatazka amankomun batetik abiatuta antolatzen dira.
- Gizarte-ordena aldatzeko ekintza kolektiboko estrategiak garatzen dituzte.
- Kideek denboran irauten duten lotura egonkorrak dituzte.[2]
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskalterm: [Soziologia Hiztegia] [2018]
- ↑ Alejandro Balbiano , Politica y ciudadania, Santillana 2013.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Gizarte-mugimenduak Gizapedia webgunean.
- Rafael Ajangiz eta Iñaki Bárcena: Euskal Herriko Gizarte Mugimenduak, Deustuko Unibertsitatea, 2001.
Artikulu hau soziologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |