Goako elizak eta komentuak
Goako elizak eta komentuak | |
---|---|
UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Kokapena | |
Herrialdea | India |
Indiako estatua | Goa |
Koordenatuak | 15°30′N 73°55′E / 15.5°N 73.91°E |
Gizateriaren ondarea | |
Irizpidea | (ii), (iv) eta (vi) |
Erreferentzia | 234 |
Eskualdea[I] | Asia eta Ozeania |
Izen-ematea | 1986 (X. bilkura) |
|
Goako elizak eta komentuak izenarekin Indiako Goa estatuko Goa Hiri Zaharrean dagoen erlijio eraikin multzoa izendatzen da. Multzo hau Unescok 1986an, Gizateriaren Ondarea deklaratu zuen. Goa Portugaldar Indietako hiriburua izan zen eta handik, XVI. mendetik aurrera, kristautasuna eta portugaldar artea Asian zabaldu zen: barrokoa, manierismoa eta Manueldar estiloa. Bóm Jesus basilikan Frantzisko Xabierkoa lurperatuta dago.[1][2]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Goa Hiri Zaharra XV. mendean sortu zuten Bijapur Sultanateko agintari musulmanek Mandovi ibaiko portu gisa. Akordioa 1510ean hartu zuen Afonso de Albuquerquek, Indiako lehen erregeordeak, Timoja korsarioaren laguntzarekin. Ondoren, ia etengabe Portugalen menpe egon zen, XX. mende arte.
Jesuiten, frantziskotarren eta beste orden erlijioso batzuen misiolariak XVI. mendeko Goan finkatu ziren, hiria Indian katolizismoa hedatzeko zentro gisa erabiliz. Kolonizatzaileak, hasiera batean, toleranteak izan ziren hinduismoarekin eta beste erlijio batzuekin, baina 1560tik aurrera katolizismoaren hedapena indartu egin zen Inkisizioa eta haien metodoak Goara iritsi zirelako. XVI. eta XVII. mendeak Goaren urrezko aroa izan ziren, merkataritza loretsua zabaldu zen eta Lisboakoaren antzeko pribilegio administratiboak izatera iritsi zen. Indar ekonomiko horrekin batera, eliz portugaldarrak altxatu ziren, horrela, haien boterea erakusteko. Monumentu horiek arte-joera desberdinen sinkretismoaz sortu ziren: Europako eraginak, batetik, bertako artisauen, bestetik. Goa eskualdeko artista indiarren eskultura-tradizio handiari esker ez zen beharrezkoa izan langileak Europatik inportatzea, Brasilgo kolonian gertatu zen moduan.[3]
XVII. mendearen amaieratik, holandarren eta britainiarren arteko lehia komertzialak Goa Zaharraren gainbehera ekonomikoa ekarri zuen. Aldi berean, Brasil Portugaldarren kolonia garrantzitsuena bihurtu zen. Horrekin batera, hainbat izurritek hiria kaltetu zuten, eta, azkenik, Mandovi ibaiko portua itsasontzi modernoenentzat desegokia bihurtu zen. Erregeordea Panajira (Goa Berria) aldatu zen 1759an, eta Goa Zaharrak ofizialki galdu zuen kapital-estatusa 1843an.
XX. mendean, hainbat urtetako liskar eta tratu diplomatikoen ondoren, Indiako tropek Goa eta Indiaren inguruko eskualdeak inbaditu eta erantsi zituzten, azpikontinentean portugaldarren mende askotako presentziari amaiera emanez. Eragin kulturalak, hala ere, gaur egunera arte jarraitzen du, eta agerikoa da Goako monumentu erlijiosoetan, 1986an UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu baitzituen.
Monumentuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Goako katedrala
- Bóm Jesus basilika
- Errosarioaren Andre Mariaren eliza
- San Frantzisko Asiskoaren eliza
- Santa Katalinaren kapera
- San Agustin elizaren erorkinak
- Jainkoaren Goi Arduraren eliza
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
San Frantzisko Asiskoaren eliza.
-
Santa Katalinaren katedrala.
-
Bóm Jesus basilikaren habearte nagusia.
-
Frantzisko Xabierkoaren hilobia.
-
San Agustin elizaren erorkinak.
-
Santa Katalinaren kapera.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ http://www.hiru.eus/eu/viajes/reportajes-didacticos/-/journal_content/56/21564/BIDAIAK-ERREPORTAIADIDAKTIKOAK-331888
- ↑ https://viajealpatrimonio.com/listing/iglesias-y-conventos-de-goa/
- ↑ Lameira, Francisco. Artistas que trabalharam para a Companhia de Jesus na concepção e na feitura de retábulos.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez):Unescoren informazioa Goako elizen inguruan.
- (Ingelesez):Dokumentala Youtuben.
Gizateriaren Ondarea Indian | ||
---|---|---|
Kulturala |