Edukira joan

Gore-Tex

Wikipedia, Entziklopedia askea
GORE-TEX enpresaren logoa.

GORE-TEX mintz itxurako oihal mota bat da, iragazkaitza, gehienbat aire zabalean kirol egiteko arropetan erabiltzen dena.

Abantailarik aipagarrienak arina eta iragaitzgaitza izatea dira. Uraren eraginetik, haizetik eta hotzetik babesten du, aldi berean transpiragarri izanik, eta kirola egin ondoren sortutako izerdia kanporatzen laguntzen du. Kondizio hauek ezin hobea egiten dute ehun hau aire zabalean kirol egiteko arropak egiteko, eta batez ere mendi-kiroletan.

Izena GORE-TEX® marka erregistratutik hartzen du, W. L. Gore and Associates fabrikatzailetik, arropa mota hauek merkaturatzen aitzindaria hain zuzen. Antzeko ehunak dituzten jantziak izendatzeko erabiltzen da, nahiz eta osagai bera ez eduki, eta beste ekoizle batzuek ere antzeko gauzak egiten dituzte baina marka aldatuta. Teknologia hau merkeago ere lor daitezke, sistema bera erabiltzen duten marketan oinarrituz.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]