Gottlob Frege
Gottlob Frege | |
---|---|
(1879) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Friedrich Ludwig Gottlob Frege |
Jaiotza | Wismar, 1848ko azaroaren 8a |
Herrialdea | Alemania |
Heriotza | Bad Kleinen, 1925eko uztailaren 26a (76 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Margarete Katharina Sophia Anna Lieseberg (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Jenako Unibertsitatea (1869 - 1871) Göttingengo Unibertsitatea (1871 - 1874) |
Hezkuntza-maila | Doktoretza habilitation (en) |
Tesi zuzendaria | Ernst Christian Julius Schering (en) Alfred Clebsch (en) |
Hizkuntzak | alemana |
Irakaslea(k) | Ernst Abbe (en) Ernst Christian Julius Schering (en) Wilhelm Eduard Weber |
Jarduerak | |
Jarduerak | logikaria, analytic philosopher (en) , philosopher of language (en) , unibertsitateko irakaslea eta matematikaria |
Enplegatzailea(k) | Jenako Unibertsitatea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Influentziak | Bernard Bolzano |
Kidetza | Alemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia |
Gottlob Frege (Wismar, 1848ko azaroaren 8a - Bad Kleinen, 1925eko uztailaren 26a) alemaniar matematikaria eta filosofoa izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Matematikarentzat benetako metodo zientifikoa aurkitu nahi izan zuen, eta logika goitik behera eraberritu zuen. Fregek logika matematiko modernoaren oinarriak, zenbaki kardinalaren lehen definizioa eta multzoen teoriaren hastapenak ezarri zituen. Hizkuntza arrunta matematiketarako egokia ez zela ikusirik, hizkuntza sinboliko bat moldatu zuen.
Proposizioen kalkuluak egiteko eta proposizioen barne-egitura aztertzeko aukera eman zion hizkuntza berri horrek, eta sistema deduktiboa erabili zuen horretarako. Haren lan ezagunena matematikaren hizkuntza berritu zuena da: Begriffsschrift, eine der arithmetischen nachgebildete Formelsprache des reinen Denkens (1879, Pentsamendu garbiaren aritmetikako hizkuntza formalaren kontzeptuen bilduma). Funtzioa ez zuen subjektuen eta predikatuen arabera aztertu, proposatutako funtzioen arabera (aldagai bat edo gehiago dituen logikako adierazpena) eta argumentuaren (aldagai batez ordezkatua izan daitekeen funtzio logiko bateko gai mugatua) arabera baizik. Logikari buruzko ikerketen bidez, semantikari ateak ireki zizkion; zentzuaren (Sinn) eta erreferentziaren (Bedeutung) arteko desberdintasuna egin zuen, eta logikaren eta metalogikaren, eta hizkuntzaren eta metahizkuntzaren arteko aldea adierazi zuen. Fregeren lanei ez zitzaien merezi zuten garrantzia eman bere garaian, baina eragin handia izan zuten gerora Russell, Wittgenstein, Carnap, Hilbert eta beste askoren lanetan. Orobat, Fregek idatzitakoak dira: Die Grundlagen der Arithmetik (1884, Aritmetikaren oinarriak) eta Grundgesetze der Arithmetik (1893, Aritmetikaren oinarrizko legeak).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gottlob Frege |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.